Proiektua

Proiektu hau martxan jartzeko indarrak eta aitzakiak bila nenbilela, Wachowski anaien filma hura nekarren gogora behin eta berriro. Bertan, Neo ohartzen da bera ustez bizi den mundua errealitatearen simulazio-birtual bat baino ez dela.

Lorcak New Yorken bizi izan zuen esperientzia ere maiz nuen gogoan, nola hango gizartearen baloreen galera eta gizakiaren alienizazioa, ezinbestean, bere begirada ere lapurtzeraino iristen den. Besteen begiekin ikusten hasten da, surrealismotik, sortzailearen askatasuna subkontzientearen adierazpen aske bihurtuz.

Edo, atzerago joanez gero, Platonen kobazuloko alegorian aipatzen den munduetako bat ere bazetorkidan burura, zentzumenena, itzalei begira zeuden begiak zati bi errealitate desberdinen batura zena.

Izan ere, gutariko bakoitzak desberdin sentitzeko duen gaitasuna adina munduz osatzen da egunero begien aurrean dugun mundua. Eta hori da, hain zuzen ere, blog honetan uztartu nahi dena. Errealitatea ez delako beti gertatzen denaren berdina, bizi dugunaren isla baizik.

Hortaz, errealitate hori azaltzeko bi plataforma desberdin erabiltzeak –hitza eta irudia, edo irudia eta hitza– aurretiaz aipatutako pertzepzio desberdinei irekitzen die atea.

Irudi baten gainean landutako testuak osatuko du blogeko sarrera bakoitza edo, beste era batera esanda, testu bidez adierazi nahi dena beste ikuspuntu batetik aberastuko du irudiak, nahi den bezala. Azken finean, berdin baitu: errealitateak interpretatzean datza jokoak, bakoitzak berea.

Bakoitzak bizi dugun errealitatea delako egiazko bakarra.

Ego dixi.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: