Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Kaikuen gintonika

Argazkia: Dastatzea
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 2848×2848 px (1:1)
Sortze data: 2012/04/21
Latitudea: 42º 35,441´ N
Longitudea: 2º 47,803´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Tokina AT-X Pro SD 12-24mm F4 (IF) DX
Distantzia fokala: 12mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/40″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Perspektiba hartzea da gauzak hobeto ikusteko dagoen amarrurik onena. Eta urteek, besterik ezean, hori ematen dute.

Gaupasara iritsi ez diren arren, baten faltan, parranda bi egitea tokatu zait joan den asteburuan, aspaldiko partez. Bizitzako beste edozein alorretan bezalatsu, honetan ere, entrenamendua oso garrantzitsua da. Behobiara entrenamenduz justu samar iritsi nintzen; asteburuko parranda bietara bezalatsu. Baina duintasunez gainditu ditudala, biak ala biak, esango nuke.

Baina gauzak asko aldatu dira merkatutik alde egin nuenetik. Krisiaren ondorioz izan daiteke, irakurketa orokor bat eginez, edo aguretu egin naizelako, nire irakurketa partikularrari jarraiki, baina orain desberdin edaten da. Kantitatea zen lehen bilatzen zena (nuena), kalitatea orain hobesten dena (dudana). Zurito, kalitxiki eta txupitoek, konturatzerako, trago luze eta koktelei egin diete lekua.

Baina bi gau hauek zerbait irakatsi badidate, ohitura aldaketek zeinen denbora gutxi behar duten ohitura berri bihurtzeko egiaztatzea izan da. Tabakoa, adibidez, ikaragarri bota dut faltan. Eta ez erretzearen kontua bera soilik, baita arropetan itsatsita eraman ohi genuen bekatu usainaren falta ere. Eskerrak, behintzat, tabernak ixteko adina gaitasun mantentzen dugun. Eta behin ateak itxi ostean, tabernarien lagun egiterik baduzu behintzat, hasten da lehengora buelta. Gaitzerdi.

Bestelako kontu bat izan da, dena den, bereziki atentzioa eman didana. Denok dakigu asko, gaur egun, edozeri buruz eta ez zen, noski, trago luzeen prestaketa gutxiago izango. Azkar ikasi ditut, adibidez, gintonik on bat prestatzeko nahitaezko zortzi pausuak:

  • Kopa zabalean izotz ugari jarri.
  • Koilaratxo luze baten laguntzaz, azkar eta denbora luzez, izotzak dantzan jarri, kopa hoztu dadin.
  • Urtu berri diren izotzek bota berri duten ura kopatik atera.
  • Matxarda biz punta banatik helduta dugun lima xerra argitara begira jarri, bihurtu, eta zipriztin nahikoa askatu duen unean, koparen ertzetik adoretsu igurtzi eta barruan utzi.
  • Modan dagoen botilatik altzairuzko neurgailura likore kantitate zehatza isuri eta kopa barrura hustu.
  • Modan dagoen freskagarri botila, astiro-astiro, kopara irauli.
  • 2. pausukoaren antzerako koilaratxo batekin kolpe zehatz bi eman koparen hondoari, propietate guztiak egoki barreia daitezen.
  • Marrubiak, kardamomoa, ezamihilua edo kanela bezalako gehigarriren bat (edo denak batera) gehitu.

Pentsatu nahi dut, oraindik, egongo dela trago bera litro biko Coca Cola botila hutsean eta osagaiak, noski, aliritzira nahastuz jarraitzen duenik. Tapoia itxi, gogor eragin eta, aparra jaisterakoan, ziur nago aurreko prozesua egin duenak bezain gustura edango duela.

Hori bai: botila husten duen bitartean, ez da, beharbada, Zeilango kanelak ematen dion ukituaz, maitasunaren eternitateaz, politikan dagoen gardentasun faltaz edo antzerako memelokeriez arituko. Baina, lasai egon, hurrengo egunean eguzkia leku beretik aterako da eta.

Bitartean, erdibideko ligan jokatu nahi dutenentzat nire proposamena. Hona hemen Kendall bikain bat prestatzeko minigida:

  • Kopa zabalean izotz ugari jarri.
  • Limoi edo laranja xerra bat jarri (eskuz).
  • Beefeater, Tanqueray edo dagoen ginebra zorrotada bat bota.
  • Kas, Schweppes edo Carrefour-eko limoizko freskagarria kopan hustu.
  • Zumosol, Juver edo Carrefour-eko laranja xuku apur bat bota.

Lagunartean eta giro atseginean une batzuk igarotzeko nahikoa izango duzu horrekin. Eta Sevillan erosi eta Sanlukarren galdutako aterkinari barre egiteko…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

One thought on “Kaikuen gintonika

  1. Artista, parrandista! Ez dozu ezer esan Ribera 22an izandako bertso saioaz. Entrenamendu barik egoteko oso ondo ikusi zaitut bai bertsolari moduan, baita aurreskulari moduan eta bikain lagunekin bizitako parranda eta kontatu ezin ditugun une guztietan.

    Posted by Anonimoa | 2014/04/02, 9:47 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: