Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Begizkoak jota

74_hurrengoaaa...

Argazkia: Hurrengoaaa…
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3840×5760 px (2:3)
Sortze data: 2014/01/29
Latitudea: 43º 19,040´ N
Longitudea: 1º 55,121´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon 50mm f/1.2 L
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f1,2
Esposizio denbora: 1/650″
Sentikortasun eskala: 500 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Badaude zenbait fobia sekula gaindituko ez ditugula diruditenak.

Niri, adibidez, tximistadun ekaitz bat kotxe barruan suertatzen zaidanean gertatzen zait. Kotxea martxan badago, gaitzerdi; baina barruan egonean banago, azaldu ezineko arrangura bat sartzen zait gorputz guztira. Eta ez dit ezertarako balio kotxea dela tximistak ikusteko lekurik seguruena diotenen argumentuak; jakiteagatik, ez dakit egia den ere. Ez nau batere lasaitzen, horrelakoetan, gurpiletako gomak isolatzaile modura jokatzen duela diotenen teoriak. Tximista bat tximista bat da eta jo nahi banau, jo egingo nau. Punto pelota!

Arratsaldeko zortziak jota daudela tabako paketeko azkenengo zigarroa dela hartzear zaudena konturatzeak ere, desberdina, baina aurreko adibidekoaren antzeko sentimendua sortarazi ohi dit. Beste batzuek hurbilen dagoen tabernara jaisteko aukera dute, noski, baina menta zaporekoak erretzen ditugunok hurrengo eguneko bederatzietan irekiko duten estankoaren zain gelditu behar gara. Edo are txarrago: menta zaporerik ez duenen bati ekin. Eta hori, erretzen ez duten guztiek soberan dakiten moduan, amaginarreba medikura laguntzearen esperientziaren parekoa da.

Baina fobia guztietan handiena, nik behintzat, begien inguruko elkarrizketa batek bete-betean harrapatzen nauenean sortarazten zaidana da. Ez naiz ni sentimenduak danba jende askoren aurrean publikoki azaltzearen zale. Gaurtik aurrera, dena den, behar bezala maite ez nauen norbaitek gaizki sentiarazi nahi banau, hara: badaki zer egin behar duen.

Sekula ez naiz gai izan Buñuel handiaren Un perro andaluz filma oso-osorik ikusteko. Noizbait ikusi duzuenok, honezkero, jakingo duzue zein den, nahitaez, inoiz ikusteko kapaz izan ez naizen pasartea. Askoren ustetan filmeko unerik ederrena da; ezin dut ezezkorik esan.

Bada, argazkian ikusi berri dudan aulkiak ere antzeko ezinegona sortu dit ikusi dudan une berean. Bai, badakit galzorian dagoen bizartegi bateko aulkia baino ez dela, eta hor eserita egoteagatik gerta dakizukeen gauzarik txarrena 10-12 euro gutxiagorekin kalera ateratzea dela. Baina, niri, nire ohiko optikako aulkia dakarkit gogora.

Hura beltza bada ere, eta zerbait modernoagoa, beso-euskarri berdinak ditu. Eta hori, hasteko, bada zerbait. Gogoan daukat oraindik, nola ahaztu, lentillak jartzeko ahalegina egin zidaten lehenengo aldia. Egia da, antza, lehenengo aldiak ez direla sekula ahazten…

Aurrez nengoen ni urduritzen hasia. Lasai egoteko behin eta berriz jaurtitako mezuek ere ez zuten gehiegi lagundu, alderantziz: jertsea kendu behar izan nuen, eta damu naiz nikia ere kendu ez izanaz. Begi bat itxi eta bestea ahalik eta gehien irekitzeko zioen bitartean, tipo haren atzamar puntan kristalezkoa zirudien kanika antzeko zerbait zetorrela ikusi nuen. Betaurrekorik gabe nengoen, eta ziurrenik ikusi ere ez nuen egin, baina nik ikusi nuela gogoratzen dut. Bat-batean, beroa…

Gogoratzen dudan hurrengo gauza da tipoak basokada bat ur eskaini zidala: tranquilo, te has desmayado. Hala, kontatu dut…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: