Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Pertzepzioak eta datuak

71_tanta

Argazkia: Tanta
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3840×5760 px (2:3)
Sortze data: 2014/01/29
Latitudea: 43º 15,802´ N
Longitudea: 2º 56,634´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f/2.8 L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f6,3
Esposizio denbora: 1/200″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Bustita eta bero-bero etorri da 2014 urtea. Edo urtearen hasiera bai, behintzat. Eta ez diot bakarrik, adituen ustez, aspaldiko urtarrilik beroena eta euritsuena bizi izan dugulako.

Aspaldi zegoen iragarrita Bilbora, urtarrilaren 11n, inoiz ezagutu ez den olatu erraldoi bat iritsiko zela. Eguna hurbildu ahala iragarpen guztiek zioten itsasoa Bilboko kale nagusienetaraino iritsiko zela, egun bat lehenago Madriletik iritsitako iragarpen berri batek dena alarma faltsu baino ez zela izan esan zuen arte, simulakro antzeko bat. Dena den, ordurako, berandu zen jada: itsasoaren enbatari eutsi nahian jarritako betoizko blokeak mugitzeko, Euskal Herri osoko jendea hurbildu zen. Baita bulegoko lanetara ohituago egonagatik edo, eskuak hain zailduta ez zituzten asko ere. Hala, tanta olatu eta olatua itsaso bihurtu zen. Ez zuen, ordea, beste garai batzuetako triskantzarik sortu, Bilboko hiri-altzarien kudeatzaileen eta guztion mesedetan.

Urtarrilaren bukaerarekin berriro harrotu zaigu itsasoa: aurrekoan ez bezala, indarra erabili du oraingoan berea dela uste duena eskatzeko. Jarri, jarri nahi dituzuen morruak!

Beroari dagokionean ere, antzeratsu joan zaigu urte hasiera. Berdinen arteko bilkuretan sortu ohi den bero eta gozotasuna, askotan, komeni da desberdinagoak direnekin partekatzea: batzean irabazi egiten baita, beti. 8 metroko olatuek ere, batzuetan, batzeko balio izaten dute. Itsasoari begira egoteko baino ez bada ere, polita da herri oso bat kalean ikustea. Ezbeharretan elkartasunak eta laguntzeko prestutasunak errazago egiten dute bidea. Ondo ikasi dugu hori, noizbait ahaztu izan badugu, urte honetan gure herrian.

Arrazoi dute, hortaz, euren pertzepzio hutsaz haratagoko bestelako daturik gabe, aurtengo urtarrila ohikoa baino beroagoa eta euritsuagoa izan da diotenak. Eta baita aurtengo urtarrila ohikoa baino 2,4ºC beroagoa eta %195 euritsuagoa izan da diotenak ere. Total, badakite nire moduko artaburu bat baino ez litzatekeela hasiko hain sakabanatuta dauden datuak aurkitzen, biltzen, interpretatzen eta parametrizatzen…

Demagun oso objektiboak izan nahi dugula datu zehatz bat plazaratzeko orduan: Euskal Herriko urtarrileko tenperaturaren eta prezipitazioen ohiko baloreekiko desbiderapenak, adibidez.

Eurok lortzeko Météo France, Agencia Estatal de Meteorología eta Euskal Meteorologia Agentziara jo beharra dagoela kontuan hartuz, datuen atzetik jarraitzeko gogoa ere joan egiten zaizu. Eta gu, gure txikitasunean, horrela bagabiltzala, nola demontre egingo dute hau errusiarrek edo australiarrek? Ez ditut ez Errusia eta ez Australia ezagutzen, baina ziur nago gu baino hobeto antolatuta daudela. Egia esan, ez da gauza handirik behar horretarako: abantaila lar eman diegu…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: