Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Kritik(o)aren kritika

68_xede solidario bat

Argazkia: Xede solidario bat
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3264×2448 px (4:3)
Sortze data: 2013/12/13
Latitudea: 43º 19,092´ N
Longitudea: 1º 58,961´ W
Kamera: Sony Xperia SP
Objektiboa:
Distantzia fokala:
Irekidura: f2,4
Esposizio denbora: 1/400″
Sentikortasun eskala: 50 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Olatua pasatakoan komeni ohi da hausnarketa pausatua egitea, bizitzako edozein esparrutan. Eta hala, baita, joan berri den Bertsolari Txapelketa Nagusiari dagokionez ere.

Ezinbestekoa da, nahitaez, hausnarketa horretarako beharrezko den informazio guztia egoki antolatzea. Izan ere, sukaldea bezalakoa da edozein gogoeta-prozesu: plater konkretu bat prestatzen hasi aurretik, hobe da erabiliko ditugun lehengai guztiak egoki bereiztu eta paratzea. Horrek, ezinbestean, hortik aurrerako lan guztia erraztuko digu.

Bada, Txapelketaren inguruan, egunotan hautsak harrotu dituen Joxerra Garziaren ekarpen bat hor nonbait. Bertsolaritza euskal kulturgintzaren baitan erreferentzia bihurtu den fenomeno bat izanik ere, ez genuke sekula perspektiba galdu behar: Euskal Herria txikia da, lau katuk osatzen dugu; zail egiten zait, hortaz, esparru denetan guru antzekoak izatearen beharra justifikatzea. Joxerra Garzia bezalakoengatik utzi nion nik, besteak beste, bertsolari izateari…

Beti futbola barrutik bizi izan duen lagun on bati entzun nion behin arbitro izateko, derrigorrean, aurrez futbolari izatea eskatu beharko luketela. Teorizatzaile lar sumatzen ditut nik, aspaldian, bertsoaren munduan. Askoz naturalagoa zen 90ko hamarkadako boom garai hartan bertsolaritza bizitzeko zegoen modua, nire uste apalean. Orduan ere eliteen usteek gidatzen zuten trena, baina aktoreok maniobrarako tarte zabalagoa genuelakoan nago.

Izan ere, zer da bertsoa berehalako sorkuntzaren adierazle nagusietako bat baino haratago? Teoriazaleentzat, auskalo; bertsolariarentzat, hurrengo etorriko den bertsoaren aurreko bertsoa besterik ez… eta hori guztia.

Patxadaz irakurri dut Joxerraren iritzia. Gauza askotan, ez nator berarekin bat; eta banatorrenetan, errezeloa da lehenbizi jartzen dudan karela. Barka bekit.

Nik, behintzat, beste era batera bizi izan nituen bertsoa eta bertsolaritza. Lagun artean, eta bestelako gogoeta behar berezirik gabe. Bertso-tramak eta bestelakoak hasi zirenean aldatu zen nire bertsoa ikusteko modua eta, jada, ez nintzen gustura aurkitzen.

Gogoan dut, Euskal Herriko eskolarteko final batean, ofiziotarako jarri zidaten hura: zuk, Nahikari, atzoko gau osoa eman duzu gaurko txapelketa prestatzen; zu, Ander, ezer prestatu gabe eta ondo lo eginda etorri zara. Hura zen nik nuen bertsoa bizitzeko modua. Horrela izango ez zela antzeman nuenean, bukatu egin zen behin hasi nuen idilioa; edo aldatu, behintzat.

Ez diot inork egin behar ez dituenik, baina kanpoko inork hausnarketarik egin gabe ere, egiten du bertsolariak bere lanari buruzko nahikoa gogoeta. Ez naiz, horrexegatik, bestelako gogoeten lar zalea. Gainera, bertsoaren munduak baditu, zorionez, antolaketa eredu egokiak eta mekanismo nahikoa egin beharreko hausnarketak barrutik egiteko.

Hitzetik hortzera hartarako oso aurkezle ona izan zen boom garaietan, eta hori aitortu beharra dago. Baina horrek ez du edozertarako baimenik ematen. Pentsatu nahi dut eragitea izango zela bere asmoa, baina dena ere ez da zilegi xede horretan.

Horretarako egin badu Joxerrak egindakoa, bale. Baina bakoitza egun garena, hein handi batean, izan ginenaren motxilan sartuz joan garenak baldintzatzen du. Hortik nire errezeloak…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: