Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Si vis pacem, para bellum

67_egia biribila

Argazkia: Egia biribila
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 1854×2250 px (4:5)
Sortze data: 2013/12/25
Latitudea: 43º 16,740´ N
Longitudea: 2º 00,944´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Peleng 8mm f/3.5 Fisheye
Distantzia fokala: 8mm
Irekidura: f3,5
Esposizio denbora: 30″
Sentikortasun eskala: 3200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Informazioaren gizartean bizi garen garaiotan, eta paradoxa bat dirudien arren, nahikoa da pendrive bat inoiz bizitzeko gai izango ez garen bider hamar bizi bertan gordetzeko.

Oso bestelakoak iruditzen zaizkigu orain Kepler-ek camera obscura delakoaren funtzionamendua azaldu zizkiguneko sasoiak. Orduan, benetako injinerutza zen beharrezkoa kutxa ilun bati zulotxo bat egin eta, esposizio luzeak tarteko, errealitatearen isla bat harrapatzeko. Horrexegatik harritzen gaitu horrenbeste, orain, esperimentu hori egiteko nahikoa asti hartu duen artistak bueltatzen digun irudiak.

Internet edo kamera digitalak tarteko, berehalakotasuna da bilatzen duguna. Dagoena kolpez atzeman nahi dugu; dagoenarekin zerbait eraikitzeko beharrezkoa den denbora garestiegia iruditzen zaigu, nonbait. Eta hori, bizitzako bestelako arloetara estrapolatuz ere, antzerakoa da bilatzen ari garen emaitza.

Garai bateko gizakiak, zegoenarekin moldatzeko xedearekin, aurre egiten zion bizitzari eskura zituen tresnez baliatuz. Gaur egun, tresnak dira bilatzen ari garenaren arabera moldatzen ditugunak. Zenbait zentzutan, gertatzear dena aurrez kontrolatu nahia da galtzen gaituena.

Urte berria estreinatzen gabiltzan egun hauek dira horren adibide. Mundu guztia dabil hasi berri dugun 2014ari gauzak eskatu eta eskatu, Olentzeroren zain dagoen ume baten pare. Nik, bada, ez diot ezer eskatu nahi 2014ari: nahiago dut 2014a eraikitzeko lanari ekin.

Hortaz, ez diot urte berriari ezer eskatuko. Ez dut merkatuen edo ekonomiaren susperraldirik eskatuko, ez dut langabetuentzat lanik eskatuko, ez dut mundu guztiko umeentzat egunean hiru janari izateko aukerarik eskatuko, ez dut liskarretan dabiltzan herrialdeentzat bakerik eskatuko…

Ez dut euskararen normalizaziorik eskatuko, ez dut errugabeentzat justiziarik eskatuko, ez dut errudunentzat justiziarik eskatuko, ez dut eskubiderik duinenen urraketak epaituak izan daitezen eskatuko…

Ez dut Antonio Flores zenaren No dudaría kantuaren erritmora grabatutako ETAren armagabetzearen inguruko lipdub tankerako adierazpenik eskatuko, ez dut datorren larunbatean Bilbo elkartasunaren aldeko itsaso bat bihur dadin eskatuko, ez dut presoen aldetik pausu gehiago eman daitezen eskatuko, ez dut biktimen kolektiboek euren diskurtsoaren tonua zenbait dezibeliotan jaitsi dezaten eskatuko, ez diet alderdi politikoei erantzukizunez joka dezaten eskatuko…

Ez dut etxeko suaren beroa piztuta manten dadin eskatuko, ez dut lanean eskatuta dudan lekualdatzea gauza dadin eskatuko, ez dut gaixo dauden senide edo lagunak senda daitezen eskatuko, ez dut primitibarik tokatzerik eskatuko, ez dut hipoteka likidatuta geratu dela jakinaraziko didan banketxeko zuzendariaren deirik eskatuko, ez dut La Voz telebistako parrilatik eror dadin eskatuko…

Ezer eskatu ordez, desafioa botako diot 2014ari: jar ditzala nire bidean nahi duen adina oztopo, eta gera dadila zain, eurotako bakoitza nola gainditzen dudan begira, hala nahi badu… edo horretarako adina potro (edo obario) badu!

Si vis pacem, para bellum…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: