Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Zortzi BECarioak

65_elkarri musuka

Argazkia: Elkarri musuka
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4250×2392 px (7:4)
Sortze data: 2013/12/03
Latitudea: 43º 18,424´ N
Longitudea: 2º 02,480´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f4/L IS USM
Distantzia fokala: 73mm
Irekidura: f4,5
Esposizio denbora: 1/30″
Sentikortasun eskala: 1250 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Harrigarria da erdaldun bati bertsolaritza zer den azaldu, marrazki batez irudika dezan eskatu eta buelta diezazukeena. Erdaldun denak ere, noski, ez dira berdinak izango: gureak adar berean dauden bi txori irudikatu ditu, elkarri txioka, musu eman nahian baleude bezala.

Txoriak zetozkiola berari gogora esan zigun: diotena ulertzeko gai ez izanagatik ere, belarrietara heltzen dena atsegina dela onartzea zilegi baita. Aitzakia ederra igandera begirako nire pronostikoa egiteko.

Maialen Lujanbio. Faborito ofiziala. Berak kontrakoa aitortu arren, mesede galanta egingo lioke txapela kentzen dionak. Lau urte hauetan, gutxienez, ederra izan da zu hor egotea. Merezi ez arren ere, azkenengo buruz-burukoan sartuko da (dute).

Amets Arzallus. Faborito ofiziosoa. Egañak aro bat (edo bi) markatu dituen bezala, auskalo zenbat markatzeko jaio ote den. Ez ote zuen aurreko txapela berak merezi? Merezi ez arren ere, azkenengo buruz-burukoan sartu beharko litzateke (lukete).

Igor Elortza. Nire faboritoa. Bizkaia aldean sarri kantatu izan du merezi edo merezi gabe, txapela daukat buruan. Ikaragarri poztuko nintzateke berriz ere azken puntu hori bere ahotik entzuteko aukera izango banu. Merezi arren ere, ez da (dute) azkenengo buruz-burukoan sartuko.

Unai Iturriaga. Etorriaga. Onenerako zein txarrenerako hautagai nagusia. L’enfant terrible: orain hogei urteko finalean bertsolari gazteena; hogei urte geroagokoan ere bai. Bertsolaritzako Bobby Fischer, Maradona, Dynamo magoa. Merezi edo ez, entzuleok mereziko genuke azkenengo buruz-burukoan sartzea.

Sustrai Colina. Bertsolari bikaina da, horretan ez dago inolako dudarik, baina nik sufritu egiten dut bera entzuten. Kantatzen hasten denean gutxi-gutxika tolestuz doan kanabera baten traza hartzen diot: uneren batean hautsi egingo denaren beldurrez nauka beti baina, azken puntua nondik joango den sumatzen hasterakoan, suspensea nahita luzatu duen kabroi baten antza hartzen diot. Inkognita bat: bigarrenetik seigarrenera ez doan beste edozein postuk harritu egingo ninduke.

Aitor Mendiluze. Final hau Berlinen jokatuko balitz, txapela janzteko hautagai nagusia litzateke. Baina errua ez da berea bakarrik: urteetan zehar karisma bertsolariekin derrigor lotu behar zen gaitasun bat izan da, eta zaila da horren aurka borrokatzea. Merezi luke jendearen beroa, normalean, ematen duena baino gutxiago jasotzen baitu.

Beñat Gaztelumendi. Bertso-eskoletako labeak eman duen belaunaldi (zahar)berri baten banderaria. Mediatikoa, 4×4 bat, zorrotza, azkarra, gazteegia. Lasai, Beñat, eta ikasi: ez dago urruti zure unea.

Aitor Sarriegi. Garai bateko bertsolarien bertsio eguneratua dakarkit gogora, Bizkaian faltan botatzen dudan profil bat. Desberdina, zergatik oso ondo azaltzen asmatu ezin badut ere. Merezita dago, berriro ere, finalean: gozatu eta gozarazi.

Egiak aitortzen hasita, eta Egaña faltan botako dudanaz haratago, bada aurtengo finalak, nahita ere, izango ez duen une hunkigarri bat: ez da egongo Maiaren Habanerarik igandean. Ziurrenik, botako du Unaik bakarren bat baina, barka bekit, ez da berdina izango. Hobea, agian, baina desberdina.

Eta bukatzeko, ez nuke orain arte 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusi honetan entzun dudan bertso sorta gogoangarriena aipatu gabe utzi nahi. Finalean egongo ez den bertsolari batena da, urriaren 5ean Markina-Bilbon jokatu zen bigarren kanporaketan kantatua. Bejondeizula, Arkaitz!

Ea portatzen diren, merezimenduak merezimendu, lan erreformaren ondorioz igandez lan egitera behartuta dauden BECarioak…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: