Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Elefante zuria

64_esnea zuri eta txokolatea lodi

Argazkia: Esnea zuri eta txokolatea lodi
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 2328×3104 px (3:4)
Sortze data: 2013/11/10
Latitudea: 43º 19,259´ N
Longitudea: 2º 00,601´ W
Kamera: Sony Xperia SP
Objektiboa:
Distantzia fokala:
Irekidura:
Esposizio denbora:
Sentikortasun eskala:
Flasha:

Alter dixit.

Ez nuke esango demokraziaz nazkatuta nagoenik, baina bai Demokraziak nazkatu egiten nauela. Ia-ia Monarkiak beste.

Herritarren partaidetza sustatzeko ekimenek, referendumek, herri-kontsultek, galdeketek… geroz eta logale gehiago sortarazten didate. Bai, behintzat, xede erabat politikoz planteatzen direnean eta aurrez hartuta dagoen erabaki bat zuritzeko asmoa baino ez dutenean berekin. Lotesle hitza aspaldi kendu zuen norbaitek hiztegitik, baita enpresa handietan grebara joan ala ez bozkatzen denean ere: ados, enpresak grebara doala esango du, baina datorrela lanera nahi duena.

Nostalgiko jartzen naiz holakoetan, eta oroimenak 1981eko otsailekoa bezalako gauetara egiten du hegan. Orduan, oraindik, gauzak behar bezala egiteko ohitura zegoen.

Atzo hil zen, 93 urte zituela, urteen joanak Elefante Zuria izateko hautagaitzan lehen postuan jarri zuen Armada jenerala. Izan ere, gaur egungo edozein herri-galdeketan boza ematen dugun bakoitzarekin gertatzen den bezalatsu, Tejero teniente koronela txotxongilo bat baino ez zen izan pelikula horretan guztian.

Komeni da, noizean behin, gure historiaren pasarteak berrikustea, baina baita alboan ditugun estatuetakoak ere. Horrela ekin diot, Vocento taldeko egunkari batean agertutako notiziaren haritik tiraka, Espainiako historiaren pasarte barregarrienetako batean murgiltzeari, bi ordu luzez.

Mugimendu askoko garaiak ziren O-23aren aurretiko egunak. Suárez-ek, alderdi politiko bat ez beste edozer zen UCD hartan oilar gehiegi zeudenaren susmoan, emana zuen aurrez bere dimisioa. Calvo Sotelo zen, nonbait, etorkizun laburrerako gizona. Baina ordurako, militarren artean ere, oilar gehiegi zebilen kukurrukuka: Miláns del Bosch, De Santiago, Armada bera…

Argi dagoen bakarra da Diputatuen Kongresua hartzea lehen pausu bat baino ez zela izan, Tejerok berak ere ez zekielarik zer edo nor zen etortzear zegoena: agintari eskudun baten zain zegoela aipatu zuen. Miláns del Boschek azkarregi atera zituen tankeak Valentziako kaleetara, bere karta guztiak erakutsiz. Armadak, aldiz, zuhurrago jokatu zuen: konstituzionalistekin lerrokatu eta Tejeroren aurrean bitartekari lanak egiteko bolondres aurkeztu zuen bere burua; hori bai, egoera lasaitzeko aitzakiarekin, bere burua Presidente berritzat aldarrikatuz. Txotxongilo xume bat baino ez zen Tejero, baina ergel-ergela ere ez zenez, ez zen fio eta ez zion sartzen utzi.

Nahaste horretan guztian, eta sinestea zail egiten bazaigu ere, gaur egun, hankako ebakuntza bat tarteko, bajan dagoen batek atera zuen probetxu gehien. Estatista handi baten trazan baino, errazago irudikatuko genuke putetxe batera nola heldu galdetu eta argibide zehatzak bueltatzen dizkigun tipo baten paperean. Egun hartan, baina, heroi nazional baten gisa agertu zuen bere burua espainiar guztien aurrean.

Eta urteekin, ulertu dugu denok Juankar zela Tejerok berak ere aurreikusten ez zuen Elefante Zuri hura…

Elefante zuria: gazteleraz, ingelesez, zein frantsesez erabili ohi den esamoldea, ematen dituen onurekin alderatuz, mantentzea karu ateratzen den jabetza bati buruz hitz egiteko (Wikipedia).

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: