Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

B/SS 49 (2:04:53)

61_ezkutatuta

Argazkia: Ezkutatuta
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840px (3:2)
Sortze data: 2013/11/01
Latitudea: 43º 16,740´ N
Longitudea: 2º 00,944´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f/2.8L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100 mm
Irekidura: f3,8
Esposizio denbora: 1/125″
Sentikortasun eskala: ISO 1600
Flasha:

Alter dixit.

Atzokoa izan da nire lehenengo Behobia. Berezia, desberdina… uste dut, urte asko pasata ere, ez dudala sekula ahaztuko. Ea bizitakoa hitzez azaltzeko gai naizen…

Honelako egun batek eskatuko lukeenerako, aukeran, berandutxo jaiki naiz: irteera ordua baino ordu bete lehenago. Hala ere, marka on bat egiteko sekretua gosari omen ,eta laranja zukua, kafesnea eta hiru txokolatezko napolitana jan ditut. Egun berezia zela eta, zigarrotxo batekin lagundu dut gosaria. Bakarra gutxi zela iritzita, bigarren batek lagundu dio azken napolitanari. Dutxa azkar bat, jantzi eta prest nago gudarako.

Lagun baten WhatsApp mezuak eguna poztu dit: Run Loc izeneko aplikazio bat omen dago unez-une korrikalari bakoitzaren eboluzioa jarraitzeko. Dortsal gorri baten jabe nintzen arren, erabakia nuen kolako tropelean ateratzea, lasaiago joateko. Aplikazioa deskargatu eta, itxuraz, dena ondo doa: Ander Oleaga Benguria oraindik ez da atera. Sakelako telefonoa eskuan eramatea erabaki dut.

Jarraian, lasterketa hasierako ohiko nerbioak: lotuko ahal da noizbait euri-jasa hau; izango ahal naiz gai, behintzat, helmugara heltzeko… Azkenean, iritsi da ordua. Adrenalina nabaritu dut nire gorputz osoan zehar barreiatuz. Banoa!

Irteera lasai hartzea zen nire estrategia. Martxa erosoan igaro dut Irun, bista Gaintxurizketan dut jarria eta. Martxa onean doa aplikazioak bueltatzen duen zu hemen zaude ikonoa ere. Erritmo horretan jarraituz gero, helmugan markatuko dudan denbora ere bueltatzen dit.

Gaintxurizketa gogor ari zait egiten. Aplikazioko ikonoa ere mantsoago doala ematen du, baina oraindik indartsu sumatzen ditut hankak. Koadrilakoen WhatsApp mezuek ere laguntzen dute: bertaratu garen hiruontzat animoak emanez dabiltza, etengabe. Gaineko errotonda zabala iristear dagoela, lehen ondorio positiboak ateratzeko moduan nagoela uste dut: iritsi, behintzat, iritsiko naiz.

Portura arteko toboganen tramua ere lasai hartzea zen nire asmoa. Egia aitortu behar badut, luzetxo egiten ari zait tarte hau. Dena den, badaezpada, ez dut larregi estutu nahi.

Portua. Entzuna nion, askori, hau zela tarterik gogorrena: gune itsusiago eta jenderik gabeko batetik igarotzean burua nahasteko arriskua dagoela, distantziak ez baitira behar bezala neurtzen. Nik, horretan, badut abantaila txiki bat: astelehenetik ostiralera bertan lan egiteak distantziak erlatibizatzen laguntzen du.

Joan da portua, azkenean, eta ikonoa ainguraren errotondara iritsi denean, badakit dagoeneko Bulebarra bertan dela. Iritsi da Mirakruzeko koskarako gordeta nituen indarrak ateratzeko unea. Arzak eskumatara ikusi dudanean, puztuta, hau al zen dena? mantra luzatu diot neure buruari.

Hortik aurrerakoa, gozatua: Tabakalera, Kursaala, Bulebarra… Listo!  2:04:53. Ez dago gaizki!

Aplikazioa itxi eta etxeko sofatik jaiki naiz. Ez gihar-minik, ez izerdirik, ez euriak bustitako arroparik… Lan polita egin du larunbatean nire dortsala jaso zuen neskak. Ea datorren urtean bi orduetatik jaisten naizen…

Bai, behintzat, apur bat gehiago entrenatu eta banbu barruan gogortuta geratu zen barraskiloaren antza hartzen jarraitzen ez badut.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

4 thoughts on “B/SS 49 (2:04:53)

  1. B/SS 49 ala B/D 49?

    Posted by Anonimoa | 2013/11/12, 4:57 pm

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Koloretako ametsak, esna nagoenean… | alter eta ego - 2014/06/17

  2. Pingback-a: » Koloretako ametsak, esna nagoenean… Alter eta Ego - 2014/06/17

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: