Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Arde Troya!

59_amber leak

Argazkia: Amber Leak
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3203×2402 px (4:3)
Sortze data: 2012/07/21
Latitudea: 43º 24,528´ N
Longitudea: 2º 39,676´ W
Kamera: Sony Ericsson Xperia Arc S (LT18i)
Objektiboa:
Distantzia fokala:
Irekidura:
Esposizio denbora:
Sentikortasun eskala:
Flasha:

Alter dixit.

Berdin dio, batzuetan, bere funtsarekin ados gauden ala ez: jaiegunak gozatzeko eginda daude. Hala irudikatu genuen guk, duela zenbait hilabete, Euskadiko Egunak luzatu duen asteburua eta, aitzakiak aitzaki, asteburu pasa abiatu ginen Usurbilgo Troya landetxera bost bikote, bost adin txikiko ume eta hiru hileroko.

Aukeran, ekipaje astun samarra da lau egun, hiru gau eta etxe bakarrerako. Baina hasieratik argi geneukanez zertara gindoazen, suhiltzaile-jantziak maleta barruan zirela ekin genion bidaiari etxeko bost gizonok, badaezpada. Dena errazagoa da benetako lagunak neskak direnean: mutilok, behintzat, maniobrarako tarte zabalagoa dugu.

Lekua, bikaina; plana, aparta; eguraldia, jasangarria; bost mukizu elkarrekin jolasean gustura dabiltzala ikustea, adurrari nekez eustekoa… horrenbeste jenderen arteko erlazio pertsonalak egoki kudeatzea, desafio bat.

Izan ere, askorako ematen dute lau egunek eta hiru gauk: Donostiako Aquariuma aspaldiko partez birbisitatzeko, pintxo-pote batzuetarako, Pasai Donibane edo Deba bezalako herriak bertatik bertara ezagutzeko, Halloween festa baterako, bertakoa ez den batentzat Donostiako Ospitaleak zeinen eskas seinaleztatuta dauden jabetzeko… Baina horren guztiaren gainetik, lotsa izpirik gabe esan nezake, zinez, geroz eta hobeto ulertzen dudala Gran Hermano bezalako telebista saioetarako euren izena ematen duen friki koadrila. Batez ere, euren ahotik etxe barruan dena magnifikatzen denaren axioma entzuten denean.

Nahikoa da haur baten desorduko zarata guturalen bat, amak eskaintzen diona jan nahi ez duelako bigarren baten haserrealdia, edo aitatxoren lepoan joatea ukatu zaiolako hirugarren baten negarraldia aurretiazko edozein oreka apurtzeko. Eta zer esanik ez, nagusienei so jarriz, testuingurutik aterata dagoen edo gaizki ulertzen den iruzkinen bat suertatuz gero. Baina hortik ere, edo hor bereziki, badago zer ikasia, eskuetatik ihes egin diguten egoerak berera ekartzeak ere baduelako bere grazia. Bikoteen arteko haserraldietan bezalatsu, berradiskidetze mozorroa jantzita etortzen baita askotan gozamena.

Yoko Ono-k horrenbeste aldatu zuen John Lennon-i irakurri nion behin bizitza, berez, beste plan batzuk egiten zabiltzala gertatzen zaizkizun gauzen multzoa dela, eta horrek, egiak aitortzen hasita, ateratzen dena aurrez planifikatuta geneukana baino aberasgarriagoa izateko arriskua du.

Sinpleagoak ziren, hori bai, garai bateko lagunarteko eskapadatxoak. Nahikoa zen hirutik gorako taldetxoa osatzea, litro batzuk furgonetara sartzea eta inongo GPSren laguntzarik gabe bidaiari ekitea. Orduan ere helmuga zen gutxienekoa, eta bitartekoa garrantzitsuena. Baina maletategia libreago zihoan fardel, aulkitxo, Apiretal eta jostailurik gabe.

Hala ere, orduko edozein parrandak baino gehiago asetzen nau astelehenean ordenagailura jaisten dudan argazki eder batek. Bai, Dylan laguna: the times, they are a-changin´

Igandean, Troya uztear geundela, kanpoan zegoen hamakan hankak luzatuta etzan nintzenean konturatu nintzen eboluzionatzearen garrantziaz, ez eboluzionatzeko aukera hartu duena juzkatu gabe. Uste dut, azkenean, prest nagoela Cortázar-en Rayuela irakurtzeko.

Gaur erosi dut: kontatuko dizuet…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: