Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Saturno

56_iraila

Argazkia: Iraila
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3840×5013 px (3:4)
Sortze data: 2013/09/31
Latitudea: 43º 25,833´ N
Longitudea: 2º 48,336´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f2.8/L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/1000″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Ikea birbisitatu dut joan den larunbatean. Esperientzia arraroa izan da. Horiz jantzita zeudenak, ia-ia, arratsaldea igarotzera joan ginenak baino gehiago ziren.

Ez da, honelako leku batean, ohiko estanpa, inondik inora ere. Hala ere, ez nintzen langileetako batengana urreratu eta galdetzen ausartu. Azken finean, behin izango leku santu hau lasai bisitatzeko aukera eta ez nuen, besterik gabe, inora ez daramaten digresioetan hasteko batere gogorik.

Bidean nentorrela, ohiko trafikoa nabaritu nuen errepidean. BECeko errotondatik aurrera hasi zen aldatzen kontua. Eta jada, Kokoxily eraikinak jagoten duen errotondatik aurrera, zer esanik ez. Leroy Merlin, Merkal, C&A… Miró, Toys “R” Us, Kiabi, Decathlon… denak hutsik zeuden. Hasiera batean, egunez erratu, eta ea igandea ote zen galdetu nion neure buruari. Ez bada, dendak irekita zeuden eta! Zer ari ote zen gertatzen…

Krisia, noski, pentsatu nuen gero. Izan ere, Megapark bezalakoetara egiten den txangoak, kasurik onenean, 200 euro du izena. Jendea ez dago jada kontu hauetarako. Badaude arratsaldeak igarotzeko modu merkeagoak eta, batzuentzat beharbada, dibertigarriagoak. Ni, ostera, Ikeako friki bat naiz, daitort. Egiten diodan bisita bakoitzean gauza berriak aurkitzen ditut eta, gainera, egunetik egunera, merkeago. Euskal Herriko etxe gehienetako logela bat, gutxienez, janzten duen Hemnes dibana, adibidez, 199 eurotara zegoen. Ia doblea kostatu zitzaidan niri, duela bi urte edo.

Uste nuena baino handiagoa da Ikea, hutsik dagoenean. Ez nuen arazorik izan hain maite dudan fluoreszentearen azpiko mahaia neuretzat hartzeko, gainontzekoen moduan, hutsik baitzegoen. Hori bai: kristalezko edalontzia Cola Light-ez betetzeko egin nituen sei txangoetan, ezinbestean, jantokiko langileen begiak niri so sumatu nituen. Hirugarrenetik aurrera, batez ere. Lotsa apur bat ere pasatu nuen. Azkeneko bietan, batez ere.

Udazkenak pasierarako gonbitea luzatzen du. Lasai ekin nion, nik ere, kotxerako bideari. Aparkalekua Ikea bezain hutsik zegoen. Lurrean nire gorputzak marrazten zuen isla baino ez nuen bidelagun.

Kotxea abiarazi eta etxeranzko bidea hartu nuen. Arrontegi zubia igarotzen nengoela, kanpotik zetozen akorde batzuk entzun nituen. Kopilotuaren leihoa jaitsi eta sekulako haizetea sartu zen barrura. Enekuriren bestaldetik edo, honakoa entzun nuela iruditu zitzaidan:

Gauzak bidetik doazanean / batzuk beti atakean…
zelan ez da ba demokrazia / egongo defizitean!
Herri hau ez da inoiz biziko / merezi dauan bakean
alkartasuna adieraztea / delitua dan artean.

Kanpoan egon behar leukena / barruan dagoalako,
eskubiderik basikoenak / urraezin diralako,
danak Herrira ekarri arte / hor egongo garalako…
danon partetik besarkada bat / maite zaituegulako!

A ze hotza egiten duen Saturnon…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: