Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Ispiluaren aurrean

54_uste dut hau ez dela horrela

Argazkia: Uste dut hau ez dela horrela
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2013/09/07
Latitudea: 43º 19,259´ N
Longitudea: 2º 00,601´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f/2.8L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/80″
Sentikortasun eskala: 2500 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Interneten dakar. Egunero, geuk ez dakigula ere, begiratzen diogu, bost aldiz gutxienez, ispiluari. Hala dio, behintzat, kontu hauetan erreferentziazkoa den Oxfbrige Unibertsitateko ikerlari talde batek. Eta komeni da, beti, jakintsuen hitza kontuan hartzea. Baita arrazoiaren jabe ez direnean ere, badaezpada.

Gure arima gainazal leun eta islatzaile baten aurrean jartzen dugun eguneko lehen unea jaiki eta berehala dator. Ez dut inor ezagutzen, oraindik, ohea atzean utzi eta bere lehen pausuak komunerantz zuzentzen ez duenik. Dutxara, kakalekura edo dena delakora bidean, denak igarotzen gara bere aurretik, askotan ohartu ere egin ez arren. Bueltatzen digun irudiari bufada bat eskaini eta prest gaude egunerokotasunari heltzeko.

Bigarrena, gehientsuenentzat, laneko ordenagailua piztu eta posta elektronikora jotzen dugunean dator. Hark bueltatzen dizkigu azken egunotan zer izan garen eta, era berean, hurrengokoetan zer izango garenaren inguruko zenbait zantzu. Alde profesionalean ez ezik, pertsonalean ere nolakoak garen esaten digu pantailaren gainazal leun eta islatzaileak: auskalo nola iritsi zaizkigun kontaezinezko propaganda-mezuei erreparatzea baino ez dago. Adibide bat jartzeagatik: solariumak alokatzeko enpresaren udazkeneko eskaintzak azaltzen dituen mezua irakurtzen harrapatzen nauenak badaki, jakin, gustukoago dudala Torrevieja Norvegia baino.

Hirugarrena, aldiz, guztiok erabiltzen ditugun sare-sozialetara konektatzerakoan dator. Izan ere, nor ez da ibili, behin baino gehiagotan, fulanito edo zutanitoren Facebook-eko profiletan arakatzen, jakin-minaren aseezinezko egarria apur bat leuntzeagatik baino ez bada ere? Normala da, hortaz, enpresa askotako giza baliabideetako sailek, lanpostu bat bete nahi dutenean, hautagaien profiletan arakatzea, paper tinbratuan aurkeztutako curriculumetan baino lehenago.

Laugarrena, daukagun lan-kargaren arabera lehenago edo beranduago iritsiko dena, WhatsApp aplikazioa pizten dugunean dator. Ispilu hau, nahiz eta ez den komunekoaren mailara iristen, intimoagoa da. Azken finean, zailagoa da Facebook-en lagun bezala onartu ditugunak WhatsApp-eko txatetako batean kide moduan aurkitzea. Normalean, hemen, benetako lagunak bakarrik aurkituko ditugu. Ni, behintzat, hala izan dadin ahalegintzen naiz. Eta, noski, batean eta bestean erregistro desberdinak erabiltzeko saiakera ere egin ohi dut, beti-beti asmatzen ez badut ere.

Eta bosgarrena, kasurik gehienetan azkena izango ez bada ere, goizeko komun berean edo antzerako batean botatzen dugun eguneko azken txiz-txorroarekin dator. Kasu batzuetan, gure antz ikaragarria duen tipoari egunean zehar gertatutakoaren balantze azkar bat egingo diogu; beste batzuetan, aldiz, agurtu ere ez dugu egingo, oherako gogoa gailenduko baitzaio edukazioari.

Ikerketak minimoak baino ez ditu aztertu. Badaude, gero, egunero ispiluak bila dabiltzanak ere. Edo, bat-batean, ispilu baten aurrean suertatzerakoan, soineko berridun hiru urteko umea baino pozago daudenak. Egoteagatik, badaude Igeldora Crystal Fighters ikustera joan eta, aurrean argazki-kamera bat ikusterakoan, ispiluaren aurrean baleude bezala poseak jartzen hasten direnak ere. Objektiboa, funtsean, errealitatea islatzen duen ispilu bat baino ez baita.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Entzungor | alter eta ego - 2014/03/18

  2. Pingback-a: » Entzungor Alter eta Ego - 2014/03/18

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: