Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Innuendo

50_six feet under

Argazkia: Six feet under
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2011/08/05
Latitudea: 43º 13,407´ N
Longitudea: 2º 07,487´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: AF Nikkor 50mm f/1.8D
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f8
Esposizio denbora: 1/100″
Sentikortasun eskala: 400 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Zirrara berezia sortu dio, ohi bezala, gaurko egunak. Izan ere, maite ditugunak denbora luzez ikusi ez ditugunean, areagotu egiten da eurak ikusteko dugun gogoa. Baina baita, nola ez, ezinegona. Urtero errepikatzen den liturgia beraren zurrunbiloak erabat harrapatua dauka.

Goizero saiatzen da artegatasunak aurreko gauean lapurtu dizkion lo-orduak berreskuratzen, baina alperrik. Gaurkoan ere, egunaren lehen argiak ohean harrapatu duen arren, bigarrena, dagoeneko, gosaria prestatzen dagoela iritsi da.

Dutxa azkar bat eta, atondu ostean, kalerako bidea hartu du. Hutsik daude kaleak oraindik; jendeak, antza, badu ohean jarraitzeko nahikoa motibo. Luze joango da dendak ireki arteko tartea. Eta luze joango zaizkio, berari ere, une horiek. Edo azkarregi, beharbada. Batek daki: aspaldi ez darabiltzala denbora neurtzeko ohiko unitateak. Izan ere, urteak, batzuetan, segundoak dira; bizi oso bat, beste batzuetan, minutu gutxi batzuk.

Orduan dator, aurten ere, dendako ugazaba. Ezikusiarena egin dute, biek ala biek. Atea ireki eta argiak pizteko adinako beta eskaintzen dio beti, adeitasunagatik baino ez bada ere. Dendan sartu denerako, prest ditu xake taula eta dagozkion piezak. Egun on, dena ondo? gozoari betiko beste? hotz batekin erantzun eta salmahaian utzi du dirua.

Gaurkoan ez du besteetako lotsa sentimendurik soinean eta, espaloian jendea badabil ere, denda ondoko zakarrontzira hustu ditu taula eta pieza gehienak. Erregina Beltza, ordea, berokiko ezkerreko patrikan gorde du, emeki.

Euria ari du. Eguzkitsu argitu du egunak baina, dendatik irteterakoan, haizea eta ura batu zaizkio. Hobe da horrela: masailean behera erortzen diren malkoak errazago urtuko dira. Nahita ez du, etxe aurretik igarotakoan, aterkirik hartu.

Berak hala eskatuta aukeratu zuten leku hura: horiek izan ziren eskaini zizkion azken-aurreko hitzak. Azkenak, aldiz, zuhaitz bat landatuko zuela bertan, elkarri dioten maitasunak elikatuko zuena urteetan, mendeetan agian.

Azkenengo aldapatxoa igo eta, ohi bezala, berandu nator, ezta? bota dio. Bien artean adostutako txantxa bat baino ez da, izotzaldia urtzeko asmatutakoa. Makurtu eta, burua atzera botaz, begiak itxi ditu. Begiak ixterakoan hobeto ikusten dela iragan denbora arrotza esan zion behin. Malkoak bueltatu orduko, dena den, berriro ireki ditu.

Belar batzuek erdi estali badute ere, bertan dago aurreko urteko Erregina Beltza. Eskuetan hartu, apur bat garbitu eta paparrera eraman du, une labur batez. Berehala, ezkerreko patrikatik aurtengoa atera eta enborraren aurrean utzi du, ez erabat zutik, baina ezta guztiz etzanda ere. Azkenengo begiradatxo bat eta etxerako bidea hartu du.

Etxera iritsitakoan konturatu da hogeitik gora direla jada, inoiz garbitzen ez duen apal hartan, pilatuta daudenak. Lekua egin dio berriari. Badaki, dena den, bukatzear utzi zuten partida hura amaitzeko beti, nahitaez, pieza bat faltako dela.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: