Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Sinisten dot

49_ostia

Argazkia: Ostia
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2013/07/27
Latitudea: 43º 16,247´ N
Longitudea: 2º 56,253´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 70-200mm f/2.8L IS II
Distantzia fokala: 200mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/100″
Sentikortasun eskala: 3200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Joan dira oporrak edo, hobeto esanda, nireak behintzat. Gainera, askok diotenez, lanera bueltatzeko aukera dugunok eskerrak eman behar omen genituzke. Nik, ordea, eta ordaintzen didatenagatik batez ere, eurek eman beharko zizkidatela niri uste dut.

Ez zen, ziurrenik, horregatik izango, baina ikaragarri kostatu zait gaur iratzargailuari behar adinako arreta eskaintzea. Errepidean berreskuratu behar izan dut, gaurkoan, galdutako denbora. Atzoko eguna nuen gogoan lanera bidean nindoala.

Izan ere, berezia izaten da beti oporretako azkenengo eguna. Ez dut inoiz argiegi izaten egun horrekin zer egin. Atzokoan, bestelako planik ezean, familia mezatara eramatea erabaki nuen.

Estatu akonfesionaletan, hau da, erabat konfesionaletan bizi garenok traba larregi ditugu erlijioari izkin egiteko. Baina norbere etxeko lau pareten barruan, momentuz, gure hautua egiteko aukera dugu. Horrexegatik, eta gure arbasoek egin izan zuten bezalatsu, Eguzkia gurtzen dugu gurean: Torreviejakoa zein Laidatxukoa.

Hondartzarako bidea hartu genuen, hortaz. Hori bai, atzo atera nuen ondorioa beti gogoan izango dut: kontu hauetan hobe da abertzaletasunak alde batera uztea. Oso polita da Kantauri itsasoa, beharbada, dagoenik eta politena. Baina egun-pasa baterako, zinez, nahiago dut Mediterraneoa.

Une batez nire gizontasuna kolokan ikusi banuen ere, azkenean, lortu nuen ez zeharkatzea bainujantzia gerrian lotzen duen sokaren muturrak solte dagoenean uraren gainazalarekin marrazten duen irudizko lerro paraleloa. Hura zen hura uraren hotza! Umeak, aldiz, beste pasta batez eginda daude…

Igandea ez ezik, larunbata ere hondartzan bota genuen. Oraingoan ere, San Fermin bezperan bezalatsu, irratia genuen lagun, Bilboko jaien hasiera bertatik bertara jarraitzeko. Inoiz ez dut ulertuko zer dela eta hartzen ditugun hain gogor jai giroari bere ekarpenak egiteko gaitasuna duen jendea!

Espainiako Gobernuak Vascongadetan jarritako ordezkaria gogotik egurtu dute salatari lanak egin izanagatik. Nik, oso bestela, eskerrak eman nahiko nizkioke, jaiak hasi aurretik saltsa apur bat jartzeagatik baino ez bada ere. Irrati bidez jarraitu nuen txupinazoa eta, egia aitortzeko, grazia eta dena egin zidan euskaldunok dugun epai-judizialak saihesteko edo, behintzat, beste era batera interpretatzeko dugun gaitasunak. Iruñeko arrantzale bizardunek ezpainetaratuaren antzeko irribarrea nuen larunbat arratsaldean.

Horregatik, nik uste, garena baino toleranteagoak izan behar genuke denok. Eta, adibidez, sobran daude Gobernu Ordezkaritzak bezalako erakundeak kendu beharko liratekeenaren moduko eskari antzuak.

Katalanak bagina, ziurrenik, traben ordez aukerak ikusiko genituzke horrelako erakundeetan. Gure herrietako jaietara hurbiltzen diren turistentzako gidatutako txangoak lirateke aukera bat: ezin diegu aurretiaz egun horretako sorpresa zein izango den ziurtatu baina, lasai egon, txupinazo bakoitzak emango du zerbaiterako eta…

Nire herrikoa irailaren 7an izango da. Nahi duen guztia dago gonbidatua, baita Urquijo jaun txit gorena ere!!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: