Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Tirabiran dago oreka

47_tiraaa, batuuun horiii!!!

Argazkia: Tiraaa, batuuun horiii!!!
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2013/07/16
Latitudea: 43º 19,540´ N
Longitudea: 1º 55,175´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f/2.8L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f5
Esposizio denbora: 1/60″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

 

 Alter dixit.

Actioni contrariam semper et æqualem esse reactionem: sive corporum duorum actiones in se mutuo semper esse æquales et in partes contrarias dirigi.

Edo, alemana erabat menderatzen ez dugunontzat, argiago esanda: gorputz batean eragiten duen indar bakoitzeko, gorputz honek indar hori sorrarazi duen gorputzean indar berdin baina aurkako noranzkodun bat egingo du.

1687. urtean Newton-ek plazaratu zituen hiru legeetako bat da aipatutakoa baina, bera baino askoz lehenago ere, ezagun zuen gizakiak formulazio matematiko hori. Historian zehar zapalduak izan diren hainbat eta hainbat gizarteri galdetzea besterik ez dago. Edo baita, hala nahi izanez gero, gaur egun zapalduak daudenetako batzuei ere.

Joan berri diren San Ferminetako koadroa bizi izan duen edonori galdetu, bestela. Nola? Ez didazula Udaletxe Plazan ikurrikinik sartzen utziko? Tori traputzarra! Hondartzan harrapatu ninduen txupinazoak egun sargori horretan eta, egia esan, freskura ederra zerion irratiari, ordu laurden luzez. Aspaldi nengoen barre eragiteko filmik ikusi gabe, gainera.

Erreferentzia sistema inertzialetarako balio duten Newtonen legeez gain, badaude bestelako sistemetarako aplikagarriak direnak ere. Mugimenduen fisikan, adibidez, sistema bat oreka mekanikoan dago baldin eta bere posizioa, espazio-konfigurazioan, energia potentzialaren gradientea zero den puntu batean badago.

Beti da hobe adibideetara joatea. Eta ez ditugu oso urruti, gure gizartean, ustelkeri kasuak. Euskal Herrian bertan ezagun dugun amaigabeko eta era guztietako espektro politikoari erreparatuz, erantzun galdera honi: zein da, bere baitan, ustelkeri kasu gehien dituen alderdia?

Erantzuna erraza da: ez dago sigla bati edo besteari lotuta, duen (edo izan duen) botere kuotari lotuta baino. Izan ere, gustatuko litzaidake ezker abertzalea edo UPyD osatzen duen jendea benetan zintzoa dela sinestea; baina, esan bezala, zintzotasuna ez da aukera politiko bat. Gizajo hauek ez dute, oraindik, edo momentuz, aukerarik izan, besterik gabe.

Nire lankide batek behin eta berriro aipatzen duen bezala denok gara ustelak, gure ahalbideen punturaino. Neuk ere, etxean egin ditudan obretan, adibidez, BEZa aurrezteko saiakera egin dut, ahal izan dudanetan. Horrexegatik da hain garrantzitsua lapurtzeko gaitasunaren demokratizazioa.

Mikroekonomiako adibide bat orain: demagun 100 biztanleko irla txiki batean bizi garela. Uhartea gidatzen duenak 100 euro ditu ohiko funtzionamendurako, eta diruen kutxako giltza. Bere zintzotasunean jarri behar baditugu itxaropenak, jai dugu! 100 giltza baleude, ordea, denek hartuko lukete apur bat eta, orduan bai, sistema orekan legoke. Badakigu guk hortaz zerbait: eman dezagun denok apur bat, apur batzuek dena eman beharrik izan ez dezaten!

Bada akzio-erreakzioen, edo oreken, kontua familiaren esparrura eramanez, uztailaren 6ko irribarre bertsua sortu didate argazkiko ama-alabek: sistema orekan manten dadin, ezinbestekoa da osatzen duten elementuen arteko tirabira. Maisuak gara gu horretan, maisurik inon bada.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: