Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Nomadak TX

46_Dferia

Argazkia: Dferia
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2013/06/16
Latitudea: 43º 25,380´ N
Longitudea: 2º 43,567´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f/2.8L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 2500 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Sarri esan ohi dugu historia ziklikoa dela eta, baita, behin eta berriro errepikatzen dela ere. Kontua da, gainera, egia dela.

Ezertan bukatzen ez diren iraultzen bila gabiltza, egunero: Frantziako Iraultza, 68ko Maiatza, Krabelinen Iraultza, Arabiar Udaberria, herri santu honi benetako normaltasuna ekarriko dion auskalo zer… Baina oso bestelakoa da gizakiaren historian benetako aldaketak ekarri zituen iraultza: Neolitikoa.

Izateagatik, data zehatzik ere ez du, oso modu heterogeneoan hasi baitzen munduko paraje desberdinetan. Dena den, eta adituen arabera, izan zuen abiapuntu amankomun bat: K.a. 8.000 urtearen inguruan eman zen klima-aldaketa.

Ordura arte glaziazio garai batean bizi ziren orduko munduko biztanleak baina, pixkanaka, klima epeltzen hasi zen. Horrek, ezinbestean, euren ohiturak aldatzera behartu zituen sasoiko gizarte ehiztariak eta biltzaileak. Ingurune hotzagoetara jo zuten eguraldi freskoxeagoa maite zuten harrapakinek eta, bakarren batzuk, beti haien atzetik ibiltzeaz aspertuta edo, zeuden tokian geratzea erabaki zuten. Horrela ekin zioten bizimodu berri bati.

Urteetan zehar eskuratutako trebezia profitatuz, lanabes egokiak prestatu eta lurra lantzeari eta, animalien atzetik joan ordez, animaliak eurekin batera hasteari ekin zioten. Orduan hasi ziren gaur egun horrenbeste maite ditugun hesiak eraikitzen. Ustez, animaliak eremu zehatz batean mugatzeko eraiki zuten lehenengoa; funtsean, jabetza pribatuaren lehen harria baino ez ziren jartzen ari, modu literal batean gainera.

Hesia jartzeko erabakia lehenengoz hartu zuen tribuko nagusiaren begiak ditu, ziur nago, hipoteka  saldu zigun banketxeko zuzendariak. Ezin zaio, baina, erru guztia berari egotzi: gutariko askok dugun norbere hesi propio bat eraikitzeko egarria baino ez du ase.

Baina den-denek ere ez zuten bide horretatik jo. Gaur egun ere mantentzen dira oraindik zenbait herri nomada. Hauek, sedentario bihurtzeko aukera izanik ere, nahiago izan dute aukera hobeak eskainiko dizkien zerbaiten atzetik jarraitu. Batzuetan, lursail hobeek baldintzatzen dute egin beharreko bidea; beste batzuetan, harrapakinen migrazio naturalek; eta beste batzuetan, leku batean ez errotzeko hautuak.

Eta herri nomadak, gure gizarte honetan, nahiko urriak badira ere, uste duguna baino ugariagoak  gara gizabanako nomadak. Egoera sozioekonomikoak egiten gaitu, XXI. mendean oraindik, nomada: bizimodu hobe baten bila itsasarteak edo ozeanoak gurutzatzen dira, ohiko lanpostura iristeko 100 kilometro baino gehiago egiten ditugu… Izan ere, zer alde dago elur-oreinen migrazioen arabera mugitzen den inuit baten edo A-8 autopistaren mirabe den gizajo baten artean?

Uda garaian ugaltzen diren barrakeroak eta, aisialdirako tramunkulu horien inguruan, aldi baterako salmenta-postuak jartzen dituzten saltzaileak dira gaur eguneko nomada modernoak. Hauek ere harrapakinen migrazio mugimenduei jarraituz diseinatzen dute euren bidea, santuen izendegia jarraibidetzat hartuz.

Sekulako inbidia diet nomada izateko erabaki hori borondatez hartu dutenei. Ni, azken finean, nomada behartu bat baino ez bainaiz…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: