Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Marrazoen bazka

45_18-00etako irrati-nobela

Argazkia: 18:00etako irrati-nobela
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3840×5760 px (2:3)
Sortze data: 2013/07/04
Latitudea: 43º 18,753´ N
Longitudea: 1º 53,912´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f/4L IS USM
Distantzia fokala: 24mm
Irekidura: f4
Esposizio denbora: 1/60″
Sentikortasun eskala: 3200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Atentzioa eman didate, beti, begitaziodun pertsonaiek. Bernard London da horietako bat, zaharkitzapen programatuaren aita.

1932an proposatu zuen, The new prosperity liburuan, legez behar lukeela egon arautua AEBak Depresio Handitik aterako zituen praktika hau. Legegileek ez zuten bere eskaria aintzat hartu; bai ordea, hamarkada bi beranduago, industriak.

Alemaniar hozkailuek, legez, 25 urtean gutxienez martxan egoteko diseinatuak egon behar zuten bitartean, kapitalismoaren eskolako ikaslerik aurreratuenek argi zuten etekinak areagotzeko formulak zeintzuk ziren. Eta kontsumo-ondasunek, nahitaez, iraungipen-data bat behar zuten.

Etxean ultramarinoak edo urdaitegiak izan ditugunok badakigu, neurri bateraino behintzat, dataz pasata dauden jakiak kontsumitzeagatik ez dela inor hil. Ni neu, bidean txiki geratu banaiz ere, bizirik nago. Eta nire altuerarik eza ere, ziurrenik, bestelako faktoreen menpe egongo da.

Baina kapitalismoak mozkinak behar ditu, eta eurok, hein handi batean, kontsumotik datoz. Argi dago, hortaz: kontsumismoak kapitala loditzen du, eta kapitala da marrazoen bazka. Tipo trebea zen gure London!

Marrazoez ari garela, beti esan da arrain handiak txikia jan ohi duela. Horrek sortzen dio arrain txikiari handi izateko egarria. Eta arrain txikiak, egarri denean, ura edaten du, berau erosteko patriketan nahikoa sos badu behintzat. Gizajoa! Ez daki, baina, ura edateak, kendu ordez, egarria areagotu egingo diola. Marrazoa, bitartean, pozik, denborak bere alde jokatzen baitu: arrain txikiak zenbat eta ur gehiago edan, are potoloagoa izango da marrazoak ahora eramango duen harrapakina.

Eta horretan darraigu, oraindik, 80 urte beranduago ere.

Gogoan dut, 20 bat urte direla edo, lagun artean bideokasete pornografikoak trukatzen genituen garaian, beti eurok besteon etxean ikusi behar zituen koadrilako bat. Gehienon etxeetako egongeletan VHS irakurgailuak zeuden; berean, aldiz, Beta bat. Garai horiek pasatakoan erosi zuten bere etxean VHSa. Ordurako, ia-ia, ez zen ezer Betamax formatuan argitaratzen. Beta irakurgailuak inoiz hondatzen ez zirenez, merkatutik kendu zituztelako pasatu behar izan zutela VHSra esan zigun. Lepoa jokatuko nuke, arrazonamendua guztiz zuzena ez bada ere, Londonen hatzaparrak ibiliko zirela kontu horren guztiaren atzean.

Ezagun ditugu, hortaz, zaharkitzapen programatua bezalako praktikak. Txarrena da, dakiguna jakinda ere, eurotan erortzeko astirik ere ez diogula ematen geure buruei. Izan ere, askotan, aurreratu egiten dugu aurrez programatuta dagoen data bera.

Mugikor berri bat erostekotan nabil. Eta ez daukadanak deiak egiteko edo jasotzeko balio ez duelako; baina ez da hori jada, gaur egunean, mugikor bati eskatzen dioguna. Prozesadorearen abiadura, GPSrik baduen ala ez, RAM eta ROM memoriak, dual SIMik ba ote duen… Mota horretako txatxukeriak dira bata ala bestea aukeratuko dudan baldintzatuko dutenak, deiak egiteko 20 euroko bat ere egokia baita.

Begitaziodun pertsonaia zen, London bezalatsu, merezi duguna daukagu lehenengo aldiz esan zuen sofista!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: