Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Mickey´s World

44_untitled

Argazkia: Untitled
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2013/07/02
Latitudea: 43º 16,740´ N
Longitudea: 2º 00,944´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f4/L IS USM
Distantzia fokala: 24mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha: Metz 58, 1/256ra (eskuinean, kontrapikatua)

Alter dixit.

Ekainaren 26a, Loiu, 11:40. Arazo burokratiko batzuk tarteko, Pariserako hegaldian familiaren erdia, maleta handienak eta atsekabea bakarrik doaz; ezintasuna, alaba eta ni, ezinbestean, lurrean geratu gara. Izan ere, hilabeteak eman ostean txintxo portatuz gero printzesen herrira joango ginenaren promesan, zer egin gauzak okertzen hasitakoan? Bada, Roberto Benigni-ren mozorroa jarri eta, Hitchcock-en Kaplan baten gisara, aurrerantz ihes egiten saiatu. Eskerrak oraintsu berrikusi nuen La vita è bella.

Ekainaren 26a, Loiu, 14:10. Dena galdu arte ez dela ezer galdu esan ohi da, eta hala da. Arazo burokratikoak konpondu ostean, argi daukat ametsen hirian hartuko gaituela gaur loak, bai ala bai. Miarritze da abenturaren lehenengo geltokia. Txartel berriak eskuan, ekin dio Robertok bere lanari: Loiuko hegazkin hura oso-oso itsusia zen; alaba ados dago, ikusteko aukerarik ere izan ez duen arren.

Ekainaren 26a, Oiartzun, 18:05. Geldialdi teknikoa. Maleta handienak eta amaren atsekabea Mickey-rekin daude jada; maleta txiki bi eta ilusioa kotxez datoz. Alabak, oraindik, noizean behin ze itsusidxe zan abioie, ezta aita? errepikatzen du; itsusi mortala! erantzuten diot nik, barrez.

Ekainaren 26a, Miarritze, 20:05. Aireportu honetan bai, hegazkinak begi-bistan daude. Beldur dio hegan egiteari, antza: aita, nik eztot gure hegazkinen juen! eta Robertok, mozorroa soinean, ez laztana, abioien formako autobuse da hori! erantzuten dio. Ah, klaro, zelan okingo dauz burbilek abioiek ba! dio hiru urteko sasijakintsuak. Autobusean gaudenean printzesen laguntzaileei kasu egiteko esan diot.

Ekainaren 26a, Paris, 23:05. Ezusteko berri bat: ordu bete luze da Charles de Gaulle aireportura iritsi ginena; ordu erdi luze aita, noiz ailegako gara? bakoitzari eske gizon bat etor bizendan gu amatxuñe eruteko kotxiegaz eta, tontolisiue, galdu eindxe! batekin erantzuten diodana. Argi dago, dagoeneko, ez dela hitzartuta genuen kotxea agertuko. 55 minutu ditut neure buruari egin diodan zina betetzeko: gauerdirako amarekin egongo gara. Hasi da Roberto, berriro, bereak eta bi egiten: laztan, haur dau hori gizon tontolisiue! Taxilaria pozik could you take us to Disneyland? galdetu diodanean.

Ekainaren 26a, Lagny-sur-Marne, 23:50. Alaba ez da gai begiak irekita mantentzeko, baina han, Mickey ikusi dot! edo han, Campanilla! entzuten duen bakoitzean, kolpez jaiki eta taxiko leihotik begira jartzen da.

Ekainaren 27a, Disney´s Sequoia Lodge, 00:05. Emakumezko bat dago hotelaren sarreran, iluntasunean zerbait aurkitu nahian. Taxiaren argiek jo duten unean amaaa!! aldarri egin dugu, biok batera. Ez dut agindutakoa bete, baina berdin zait: printzesa eta erregina elkarrekin daude.

Hortik aurrerakoa argazki-kameran dago, pendrive batera jaisteko zain.

Hori bai: maitemindu egin zait alaba. Dena den, urte batzuetarako lasai nago: ez dut uste Peter Pan-ek, momentuz, nik beste batzuen alabei egindakoak egingo dizkionik.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

One thought on “Mickey´s World

  1. Benetan be Benigni!

    Posted by Serafin | 2013/09/29, 10:22 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: