Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Maitasun gutun bat

42_uda euskal herrian

Argazkia: Uda Euskal Herrian
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3840×5760 px (2:3)
Sortze data: 2013/06/09
Latitudea: 43º 25,773´ N
Longitudea: 2º 48,503´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 100mm f2.8/L Macro IS USM
Distantzia fokala: 100mm
Irekidura: f4
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Maitasun gutunak idazteko adina joan zitzaidala sinetsita nengoen baina, antza, horretarako ere ez dago edaderik, gaur egun. Gainera, ahoz esan ezin direnak, sarri, hobeto esaten dira beltza zuriaren gainean jarrita.

Nigandik bereizteko erabakia zeuk hartu duzu baina, horretan ere, bat nator zurekin. Hobe da gauzak, batzutan, bertan behera uztea, berandu orduko. Ez da, inondik inora ere, gureari tarte bat eman diogun lehenengo aldia, baina bai, beharbada, mingarrien suertatu zaidana.

Badakit laster ikusiko dugula elkar, eta baita, laster berriro elkartuko garela ere, udazkenean beranduen jota. Baina uda heltzear dagoenean, bestelako lekuak eta bestelako jendea ezagutu nahi dituzunaren aitzakian, gurea babesten zuen atea utzi duzu zure gibelean. Dena den, udako beroaldi bat baino ez dela pentsatuta ere ez naiz lasaiago geratzen.

Askok esan didate hasi ere egin behar ez zen zerbait zela gure artekoa, gaizki bukatzeko jaiota zegoela. Nik, hala ere, entzungor egin eta barruan dudan guztiarekin zu maitatzeko hautua egin nuen, aspaldi. Eta jakizu, azkenekoz alde egin duzunetik igaro diren minutuetako bakar batean ere ez naizela damu.

Askok esan didate erlazio biziatua zela gurea eta, batez ere, nire kalterako. Dylan-ek berak ere esan izan dit bihotza eman nizun arren, zuk nire arima nahi zenuela. Eta neuk ere badakit hala dela; baina erabakia, azken erabakia, beti nirea izan da: eta beste mila aldiz jaiota ere, beste mila aldiz hartuko nuke erabaki bera.

Baina horrek ez du esan nahi minik eman ez didazunik.

Faltan botako dut nire ilea nola ferekatzen zenuen, begiak itxiz, nire burua gorantz begira jartzen nuen bakoitzean. Edo zu ikusi gabe zenbait egun eman ostean, ezinbestean, nola umeltzen ziren nire gorputzeko parterik ezkutuenak ere. Bat ginen, zu eta ni, ni eta zu. Azken hilabeteotan, gainera, inoiz baino estuagoa izan da gure artekoa, beti nire ondoan bazeunde bezala sentitu izan zaitut, baita ez zeundenean ere.

Zoritxarrez, bukatu da dena, momentuz baino ez dela pentsatu nahi dudan arren. Berriro nirera bueltatzen imajinatu nahi zaitut, lagun onen moduan baino ez bada ere. Lagun ona, benetako lagun ona, ez delako behar duzunean zure ondoan dagoena. Presentzia eta absentzia ez dira kontzeptu kontrajarriak. Presentzia, fisikoa edo ez, beste aldagai askoren menpe egon daiteke, kasu askotan.

Benetako lagun ona, nik hori badakit, presentziarik gabeko hilabete edo urteen ondoren harremana egon den leku berean berreskuratzeko gai dena da. Gaitzespenik gabe, azalpen eskaerarik gabe, naturaltasunez. Horrelako itzulera bat imajinatu nahi dut nik.

Jakizu, bitartean, zain izango nauzula, utzi nauzun leku berean. Ezin bainezake euririk gabeko Euskal Herri bat imajinatu!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

2 thoughts on “Maitasun gutun bat

  1. Bikaina!

    Posted by Mari Eli | 2013/06/17, 9:34 am
  2. Azken finean guztiok sentitzen ditugu gauza eta min berberak. Gustatu egin zait, oso. Maite dudan pertsona bat gogoratu didazu. Mila esker!

    Posted by Bego | 2014/02/01, 6:36 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: