Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Ikeako fluoreszentea

38_itzultzeak 5. leihatilan

Argazkia: Itzultzeak 5. leihatilan
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840px (3:2)
Sortze data: 2013/05/15
Latitudea: 43º 25,718´ N
Longitudea: 2º 48,371´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f4/L IS USM
Distantzia fokala: 24mm
Irekidura: f14
Esposizio denbora: 1/4″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

https://alteretaego.files.wordpress.com/2013/05/ikeako-fluoreszentea.mp3%20 Musika eta ahotsa: Rafa Rueda.

Ez dakit zenbat jende argitzen dudan astean-astean:
lagun bakoitza marratxo batez irudikatzen hastean,
hamaikagarren doako arkatza, hamargarrenan atzean…
Zeinen ederra den larunbata Ikea hustu ostean!

Astelehen goizez langabetua eta haur gabeko ama,
piper egin nahi duen gaztea eta Neguriko dama.
Goiz erdirako poltsa horian dago bakoitzaren zama,
gutxienean hartuko dute behar ez den gauza bana.

Ordu bata da jo berri eta bakarren batentzako goiz,
baina Baraka Suedia denez, europartuta, oraingoz.
Kafetegia kolpez bete da, hutsik egon bada inoiz…
denak debalde eskaintzen zaien kafearen bila datoz.

Hipoteka bat sinatu berri, leihoko bikote hura:
katalogoko ederrena den armairua zen jomuga,
baina etxera heltzearekin sarri dena lardastu da
inork aurkitu ezingo duen torlojuaren kontura.

Ikastolako ateak itxiz, jendea heltzen hasi da;
marko bat soilik nahi zuten haiek hasi dute tirabira:
Degerön, Finlir, Haverdal, Kvill, Söndrum, Tolsby edo Ribba…
bana hartu ta 100 egunean bueltan etorriko dira.

Afalordua ez da urruti, mahaiak bete dira lepo;
orain orga da darabiltena etxe hutsak betetzeko…
Zortzi hankako txerriak haziz bizi da norbait ederto
azken orduan saltzen den beste ukondo ateratzeko.

Asteartea berdin joango da, asteazkena ere bai:
kontsumismoak bere gurpila ez baitu geratzerik nahi.
Osteguneko martxa berdinak ostiralararekin darrai…
horiz jantzita daudenak soilik daude larunbataren zai.

Fluoreszente bat baino ez naiz ni errepublika honetan,
baina argi daukat: negozioa ez dago okela-boletan…
Negozioa zeuongan dago, edo zeuon patriketan:
etxe berdina jantzi nahi duten kredituko txarteletan.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Saturno | alter eta ego - 2013/10/07

  2. Pingback-a: » Saturno Alter eta Ego - 2013/10/07

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: