Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Esan gabe geratu direnak (II)

35_galdera ikurra

Argazkia: Galdera ikurra
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2011/05/11
Latitudea: 43º 15,692´ N
Longitudea: 2º 55,724´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Tokina AT-X Pro SD 12-24mm F4 (IF) DX
Distantzia fokala: 12mm
Irekidura: f4,5
Esposizio denbora: 1/125″
Sentikortasun eskala: 400 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Nekatu egin zen Jon, azkenean, zigarroaren keak bueltatzen zizkion formetan behar zuen erantzuna bilatzen. Litekeena baitzen, zergatik ez, keak erantzunik eman nahi ez izatea ere.

Egin zuen logelarako bidea baina, Leire lo zegoela antzematean, ez zen bertara sartzeko gai izan. Zer egin ez zekiela geratu zen. Kalera joatea erabaki zuen eta, harrezkero, ez da bueltatu. Hilabete luze joan da, ordutik hona.

Atzera begiratuz gero, harritu ere egin du zeinen erraz utzi zuen etxea ikusteak. Erabakia kolpean hartu zuen, eta alde ere hala egin zuen. Egia esan, ez zuen gauza gehiegirik pilatu bertan bost hilabetean zehar, materialak behintzat, eta dena atzean uztea erraza suertatu zaio, bere harridurarako.

Baina bertan utzi dituen gauza ez materialak, aldiz, beste kontu bat dira. Joan osteko hurrengo goizaz geroztik egunero-egunero deitzen diona eta berarekiko sentimenduak, kasu baterako. Eta egunero gauza bakarra galdetzen dio: zergatik?

Jon, baina, erantzunik aurkitu ezinda dabil. Dakien bakarra da egin egin behar zuela. Mila aldiz azaldu dio Leireri forman erratu zela, ziur, baina ez egin beharrekoan. Eta mila aldiz eskatu dio barkamena, baina ez zen, ziurrenik, aski izango bizitza osoan egunero ehun aldiz eskatuko balio ere.

Hori bai, garesti irten zaio Joni egun hartako erabakia: batetik, alde egin dio izugarri maite zuela uste zuen hura ikusteko grinak eta, bestetik, jada maite ez zuela uste zuen hura dela benetan maite duena konturatu da.

Norabidea eta norantza, biak, galduta dabil Jon aspaldi honetan. Bihotzera iristen zaizkion kantuetako hitzak paper batean idatzi eta kaleetan banatzen ditu. Orriaren bestaldean galdera ikur bat marrazten du beti, bere bizitzarekin zer egin behar duen galdetu nahiko balu bezala…

Ez du zentzurik eseri eta zain geratzeak, laztana, oraindik konturatu ez bazara ere.
Eta ez du zentzurik eseri eta zain geratzeak, laztana; eta ez du inoiz izango, nolabait.
Oilarrak egunsentiko lehen kukurrukua egitean, begira ezazu leihotik eta jada ez naiz egongo:
zu zara nire bidaien arrazoia… ez larregi kezkatu, lasai.
 
Ez du zentzurik zure argia pizteak, laztana: inoiz ezagutu ez dudan argia.
Eta ez du zentzurik zure argia pizteak, laztana: ni bidearen alde ilunean nago.
Baina estimatuko nuen zerbait esan edo egin izan bazenu, nire iritzia aldatzen saiatu eta gerarazteko…
inoiz ez dugu larregi hitz egin, dena den; hortaz, ez larregi kezkatu, lasai.
 
Ez du zentzurik nire izena oihukatzeak, neska: aurrez ez duzu inoiz egin.
Ez du zentzurik nire izena oihukatzeak, neska: ez zaitut jada entzuten.
Kalean behera dabilen pentsamendu edo galdera bat naiz:
emakume bat maite izan nuen behin, ume bat esan zidatenez,
nire bihotza eskaini arren, nire arima nahi zuen… baina ez larregi kezkatu, lasai.
 
Hain galduta nabil, laztana, norantz noan ere ezin esan.
“Agur” hain hitz ederra da, laztana: “ondo segi” esango dizut.
Ez diot gaizki hartu ninduzunik, hobe egin zenezakeen baina ez du axola:
denbora galtze bat besterik ez da izan… baina ez larregi kezkatu, lasai.
 

 Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Esan gabe geratu direnak (eta III) | alter eta ego - 2013/12/17

  2. Pingback-a: » Esan gabe geratu direnak (eta III) Alter eta Ego - 2013/12/17

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: