Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Fahrenheit 451

34_uzta biltzen

Argazkia: Uzta biltzen
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3656×2890 px (5:4)
Sortze data: 2013/04/16
Latitudea: 43º 16,740´ N
Longitudea: 2º 00,944´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f4/L IS USM
Distantzia fokala: 28mm
Irekidura: f10
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 100 ISO
Flasha: Metz 44 (eskuinean) + Metz 58 (ezkerrean)

 

 Alter dixit.

Argitaletxeek, oraindik, paperezko liburuak ateratzen dituzte. Liburudendek, oraindik, paperezko liburuak saltzen dituzte. Kontsumitzaileok, oraindik, paperezko liburuak erosten ditugu. Irakurtzen ditugun ala ez, baina, beste kontu bat da.

Argi dagoen bakarra da gauzak, asko barik, azkar aldatzen direla. Eta gutariko bakoitzak munduaz dugun pertzepzioa da horren isla. Litekeena da hobeto ulertzea adibide sinple batekin.

Gure belaunaldiak badaki, denok zuzenenean ikusteko aukera izan ez badugu ere, gure zartaginetan bukatzen duten arrautzak nondik datozen. Gure seme-alabek, zuzenean ikusteko aukera nekez izango dutenek, barre egiten digute nondik sortzen diren azaltzen diegunean, guztiz sinetsiko ez balute bezala. Baina euren seme-alabek, ziurrenik, ez dute zalantza izpirik izango: arrautzak dendatik edo hozkailutik sortzen dira, esnea edo ravioli freskoak bezala.

Ez nintzateke ausartuko arrautzak nondik sortzen diren ez dakien gizarte bat distopikoa denik esatera, baina bidearen zati bat egina dauka. Emazteak kontatu zidan behin, umea zela, zenbat harritu zuen Bartzelonako zoo batean asto bat ikusteak. Baina, ondo pentsatuz gero, zenbat izango ziren, lau hankakoak behintzat, ordutik hona ikusi dituenak? Azken finean, hogei urte beranduago, geuk bihurtu ditugu zooko edo museoko pieza. Beste behin ere katalanak, honetan ere, gure aurretik ibili dira…

Ray Bradbury ezagun egingo zaizu; bere Fahrenheit 451 eleberria, behar bada, ez horrenbeste. Beldurtzeko modukoa da bertan agertzen zaigun gizarte alienizatua. Suhiltzaileek, adibidez, jada ez dituzte suak itzaltzen. Izena bere horretan mantendu badute ere, euren ofizio berria suak sortzea da, debekatuta dauden liburuak erregai bezala erabiliz. Libururik gabeko gizartea gizarte hobea  delako ustean.

Eta beldurtzeko modukoa diodanean ez diot gaizki iruditzen zaidalako liburuak erretzea. Izan ere, liburu askok erreak izatea besterik ez dute merezi. Gizarte hori geroz eta hurbilago ikusten dudalako diot. Gizarte utopikoak geroz eta urrutiago ikusten ditudan bitartean, zoritxarrez, distopikoetarako bidea geroz eta laburrago dakusat. Pentsamendu bakarra eta globalizazioa gure ohelagun dira jada; liburuak erretzen hastea ere helduko da, orain 80 urte egin genuen moduan.

Desberdin pentsatzeko eta sentitzeko dugun eskubidea plastikozko munduetan galdu aurretik, mesedez, irakurri. Edozer, baina irakurri. Oiloen arrautzak beste behar ditugu pentsamendu kritikoa, datorren lekutik datorrelarik ere, eta bere transmisioa.

Holakoetan, adibidez, Lopategi handiaren hizkuntzak ikasteko metodoa datorkit burura. Neuk ere frogatu izan dut bere metodoa, eta horrela ezagutu nuen, frantsesez tutik ere ez nekiela, aipatutako eleberria. Hizkuntza berri bat ikasteko, zioen, hizkuntza horretan idatzitako liburuak irakurtzea bezalakorik ez dago.

Eskola berekoa da hagineko minaren aurka larrutan egitea gomendatzen duen medikua ere: txorta jotzeak, beharbada, ez dizu mina kenduko; baina bitartean hartu duzun gozatua ere, zorionez, ez dizu inork kenduko!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

One thought on “Fahrenheit 451

  1. Academic Earth webgunetik gurekin kontaktuan jarri dira. Bertan UC Berkeley, UCLA, University of Michigan, Harvard, MIT, Princeton, Stanford edo Yale unibertsitateek ekoiztutako bideo-hitzaldiak eskaintzen dituzte.
    Itzultzaile automatikoen laguntzarekin post honen muina ulertu dutelakoan daude eta, bere harira, Ray Bradbury-ren “Fahrenheit 451” obraren inguruko bideo bat helarazi digute, interesgarri suerta dakigulakoan: http://academicearth.org/electives/tldr-fahrenheit-451.
    Amerikar literaturako maisulan handi bat, hiru minutura heltzen ez den bideo batean laburbilduta. Harribitxi bat.

    Posted by alteretaego | 2013/06/11, 1:18 am

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: