Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Esan gabe geratu direnak

27_dena dioten begiradak

Argazkia: Dena dioten begiradak
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2012/07/14
Latitudea: 42º 51,046´ N
Longitudea: 2º 40,333´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: AF Nikkor 50mm f/1.8D
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Nahi baino gehiago luzatu zaizkio atzeratutako zenbait lan, eta ohi baino beranduago iritsi da ostiral arratsaldeko hitzordura gaur Jon. Leirek, dagoeneko, bakarrik hasita edukiko du ostiral arratsaldero elkarrekin egiten duten lo-kuluxka.

Etxera sartu eta Leireren telefonoa dago sukaldeko mahaiaren gainean. Aspaldi hartu zuten bertan uzteko ohitura, ordu bi horietan inoren deirik jaso behar ez izateko. Egoera aprobetxatuz, Jonek ezin izan du WhatsApp-ean saltseatzeko aukera galdu, aspaldi honetan, bizitako zenbait egoera bitarte, artega baitabil.

Azkenengo solasaldia bere lagunik onenarekin izan du. “Dena prest gaur gauerako: afaritarako lekua erreserbatu dut eta gero kontzertua” zioen Leirek. “Ea gaur eskatzen dizun… Zorte on!! ;)” erantzuten zion lagunak. Leire zen, koadrilan, ezkondu gabe geratzen zen bakarra.

Gaur betetzen dute urte bete elkarrekin, eta bost hilabete elkarrekin bizi direnetik, baina dena azkarregi igaro denaren ustea du Jonek: hasierako beroaldiak, sabeleko tximeletak baina, batez ere, elkarrengana ohitzeko prozesua. Arropak erantzi eta ohera iritsi denerako, lo aurkitu du Leire. Azken aldian ohi duten bezala, ohearen alde banatan igaroko dute hurrengo ordua, elkarri ipurdia emanez. Zazpiak arte, lasai.

Baina Jon ez dago hain lasai. Sei eta erdiak jo berri daudela, Leire bila hasi da. “Berandu da honetan hasteko” izan dira goizean etxetik atera zenetik zuzendu dizkion lehenengo hitzak. “Gero ere badago honetarako astia” esan dio, kuleroak jaisten hasi zaionean. “Asko falta al zaigu?” bota dio handik minutu batzuetara. Dutxa bana eta Gasteizerako bidea hartu dituzte.

Ederra da, benetan, Leirek afaritarako aukeratu duen lekua. Afaria ere ederra dago, eta baita Leire bera ere. “Sorpresatxo bat dut zuretzat” esan dio Joni, postrea iristearekin batera. “Napoka Iria ikusteko sarrerak erosi ditut, badakit gustuko duzula eta”. Hitzok bukatzearekin batera, aspaldi ez bezalako musu bat jarri dio ezpainen erdi-erdian.

Egia esan, bikain doa kontzertua. Eguraldiak eta lekuak ere, Gasteizko Andre Mariaren katedraleko atariak, asko laguntzen dute. Baina beste nonbait dabiltza Jonen burutazioak. Leire, aldiz, inoiz baino maitekorrago dabil, momentu oro bere mutilaren sorbaldan burua jarriz.

Etxerako bidean doazela, “agian orain eskatuko dit” pentsatuz dator Leire. “Agian orain bota beharko nioke” pentsatuz dator Jon baina, konturatzerako, garajeko ateko mandoa du eskuetan.

Igogailua hartu eta etxera igo dira. Balkoirako bidea hartu du Jonek, “azkenekoa erreko dut, ongi?” esanez. “Bai, ohean nago” esan dio Leirek. “Oso ondo dena baina, antza, ez da ausartu” idatzi dio erdi ezkutuan lagunari, “kontatuko dizut bihar”.

Bitartean, Jonek, zigarroaren keak marrazten dituen formei begira, hitzik egokienak aurkitu ezinean darrai: nola esan, hainbeste maite duzunari, beste neska bat ezagutu duzula duela bi hilabete?

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

7 thoughts on “Esan gabe geratu direnak

  1. Jon, ez esan. Seguruenik damutuko zara.
    Piru dixi.

    Posted by Anonimoa | 2013/03/04, 4:18 pm
  2. Hain da kontzeptu estetikoa damuarena! Suposatzen dut norbere larruan pairatzen dugunean, hala ere, aldatu egiten dela ikuspegia…
    Pasatu diot Joni, Piru, zure aholkua. Behin, bestelako kontu batengatik bere lagun on bat ere barrukoa askatu ezinik zebilenean, gomendio bera eman ziotela esan dit. Zuk, noski, ez duzu Jonen lagun hori ezagutuko, baina egia aurretik dela joatearen garrantzia hobestu zuen hark, erabaki horren ondorioak gogorrak izan baziren ere.
    Lagun hari, zerbait leporatzekotan, erabakia lehenago hartu ez izana leporatu dakioke, behar bada, baina hori beste kontu bat da… Gainera, benetako lagunei gauzak leporatzea egin beharreko lana bada ere, berez, lagunak laguntzeko eta lagunduak izateko daude eginda, definizioz.
    Eskerrik asko gomendioagatik, bai Jonen izenean eta baita neurean ere, Elena Francis.

    Posted by alteretaego | 2013/03/04, 6:07 pm
    • Damuaren itxurakeriaren kontzeptua estetikoa delakoan ados nago, baina, damuak estetikoaren ezer ez duela seguru nago, damua bizi duenaren ikuspuntutik behintzat. Benetako damuak pertsonaren eraldaketa dakar erantsita.
      Ez nekien Elena irratitik internet bidezko komunikaziora pasatu dela. Denak galtzen du erromantizismoa denboraren poderioz, pena bat.
      Hala eta guztiz ere, eskerrik asko Elena hor egoteagatik.

      Posted by Anonimoa | 2013/03/05, 2:41 pm

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Esan gabe geratu direnak (II) | alter eta ego - 2013/04/29

  2. Pingback-a: » Esan gabe geratu direnak (II) Alter eta Ego - 2013/04/29

  3. Pingback-a: Esan gabe geratu direnak (eta III) | alter eta ego - 2013/12/17

  4. Pingback-a: » Esan gabe geratu direnak (eta III) Alter eta Ego - 2013/12/17

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: