Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Zer ginen eta zer gara?

24_sorgindutako sua

Argazkia: Sorgindutako sua
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 2848×2848 px (1:1)
Sortze data: 2012/06/23
Latitudea: 43º 25,833´ N
Longitudea: 2º 48,336´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: AF Nikkor 50mm f/1.8D
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f4,5
Esposizio denbora: 1/320″
Sentikortasun eskala: 400 ISO
Flasha:

Alter dixit.

San Juan gaua hilabete batzuk aurreratu balitz bezala, su hartu zuen igandean etxeko ordenagailuak. Zer pentsatua eman dit: gogoan al du norbaitek zer ginen ordenagailuak eta internet ezagutu aurretik?

Google bedeinkatua, Google madarikatua (Gara, 2009ko abenduaren 09a)

Elizak bere eskuetara erori diren (edo erorarazi dituen) informazio-iturriak modu bikainean kudeatu dituela beti esanez hasiz gero, ez dut uste Nobel Sarirako izendatuko nautenik. Botere legegile, exekutibo edo judizialak gaur egun duen tresnarik baliotsuena informazioa dela diodanean, ados agertuko dira nirekin berau osatzen dutenak ere. Edo enpresa handietako ugazabek dituzten aktiborik garrantzitsuenak pertsonak direla diotenean, badakigu informazioa dela esatea baino etikoagoa delako diotela.

Beste modu batean esanda: zerk egiten ditu Eliza, boterea eta enpresa handiak XXI. mende honetako edozein gizarte-antolaketan piramideko gailur? Erantzuna jakin arren, zuoi ere ez dut uste Nobel Saririk emango dizuetenik…

Baina, bizi garen informazioaren garai honetan, affaire honen guztiaren ardatza informazioa dela esatea azaleko analisia baino ez litzateke. Izan ere, informazioak, noski, berebiziko garrantzia duen arren, informazio horren kudeaketa egoki batek egiten du ahaltsu edonor. Edo are gehiago, informazioa izan eta antolatzeko gaitasuna duenak, horrela, nahi duen bezala erabiltzeko gaitasuna du; sinestunak, korrupzioa eta etekinak -edo, batzuetan, denak batera- etorriko dira horren ondotik.

Hortaz, zer geratzen zaigu piramidearen oinarri-oinarrian gauden beste guztioi? Bada, Google bedeinkatua.

Ezin esan genezake, nahita ere, informaziorik egon ez dagoenik; ez eta eskuragarri dagoen informazio hori guztia antolatzeko tresnarik ez dugunik ere. Berau erabiltzeko tresnarik ez dugula da oinarrikook dugun arazoa, gailurrean baikeundeke bestela. Edo tresnarik ez genuela uste nuen joan den asteburuan lagunekin bazkari batera joan arte.

Informazioa maneiatzearen mesedeak, uste dut, ezagun direla denontzat; kalteak dira, ordea, gehienontzat oharkabean gera daitezkeenak eta, bazkari hartako bazkalostearen harira, gaur nabarmendu nahi nituzkeenak. Eta, zehatzago, kalterik kezkagarriena: bideoak irratiko izarra hil zuen bezalatsu, Google madarikatuak bazkalosteak hil ditu.

Euskal (eta ez hain euskal) ohiturarik zaharrenetarikoa izango da, beharbada, bazkalosteko lagunarteko solasaldia. Horretan genbiltzan gu ere, Samantha Fox-en kanta ezagun hura inork melodia batera ezin ekarrita, batek azken generazioko sakelako telefonoa atera eta denok entzuteko moduko bolumenean jarri zuen arte. Ordu laurden bat beranduago, auskalo zergatik, Juanito Oiartzabal genuen hizpide: izar mediatiko bihurtu aurretik harakina edo arrainduna izan ote zen. Sakelekoak itxi zigun, berriro, ika-mikarako zein apusturako (hau bai euskalduna) bidea.

Zerbait, berez, ez omen da ez ona ez txarra; onak edo txarrak erabilerak omen. Une hartan bertan, eta modu unilateralean, bazkalostea amaitutzat eman eta, erdi haserre, etxerako bidea hartu nuen.

Azaldu berri dudan gogoeta buruan nuela sartu nintzen siestara. Baina, aurretik, gauerako zer eguraldi egingo zuen galdetu nion Google-i. Google madarikatua!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

2 thoughts on “Zer ginen eta zer gara?

  1. Nik telefonorik gabeko bazkari-juerga bat proposatzen dut.

    Piru dixi

    Posted by Anonimoa | 2013/02/14, 3:58 pm
  2. Ez dakit hain erabaki drastikoetarako prest gauden: desintoxikazioak hobe da pausuz-pausu kudeatu.
    Entzuna nuen, baina joan den astean ikusi nuen lehengoz: telefono denak terraza bateko mahaian pilatuta. Berea lehenengo hartzen zuenak ordaintzen zuen erronda…

    Gradatim vincimus.

    Posted by alteretaego | 2013/02/14, 4:18 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: