Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Inoiz ez da berandu

20_dantza

Argazkia: Dantza
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2012/12/14
Latitudea: 43º 19,357´ N
Longitudea: 1º 58,859´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f/4L IS USM
Distantzia fokala: 95mm
Irekidura: f4,0
Esposizio denbora: 1/80″
Sentikortasun eskala: 1600 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Badaude zenbait filma, zergatik ez badakigu ere, barru-barrura heltzen zaizkigunak. Mijaíl Baryshnikov errusiar-kanadar-estatubatuarrak antzeztutako White Nights izan liteke horietako bat.

Agian teknikoki ez da beste askoren mailara iritsiko, argumentua ez da landuegia izango, edo tentsio narratiboari dagokionean hutsune nabarmenak sumatuko zaizkio, baina, zerbaitegatik, berezia da. Edo hala iruditu zitzaidan niri telebistan lehenengoz ikusi nuenean.

Baleta, KGBa, gerra hotza, desertzioak, askatasun egarria uztartzen ditu, ondo edo ez hain ondo. Baina niri, batez ere, bere sasoian hartu ez zenuen trenaren metafora dakarkit gogora: oraindik orain ere baleteko dantzari izateko dudan grina.

Urteen joanean, sarriegi, egin duguna baina gehiago estimatzen dugu egin gabe utzi duguna. Bai, banabil ibili naiz banabil dantzaren munduan murgilduta, eta harro nago eman didanaz (andrea eta alaba, adibidez) eta eskaini ahal izan diodanaz. Baina Misha lagunak, aitortu beharrean nago, beste liga batean jokatzen du.

Pentsa nezake, neure buruari iruzur egin nahian edo, “bueno, nik agurra hobeto dantzatzen dut”. Baina badakit, baita ere, bost minutuan A Coruñako Rosalia de Castro antzokian dantzatu nuen aurresku hura baino askoz hobeto egingo lukeela berak, 65 urte betetzear dagoelarik ere. Ez nuke, hortaz, egoen borroka batean hasi nahi. Biotan hobea nor den erabaki dezala biok dantzan ikusi gaituenak.

Dantzaren esparru zabaleko genero gorena da, filma ikusi nuenetik, liluratuta naukana. Edo, zehatzago, handik zuzenean edateko aukerarik izan ez izana. Edo nik neuk bilatu ez izana, zergatik ez. Orain arte, behintzat.

Gogoangarria iruditzen zait Helen Mirren gazte bati antzoki huts bateko oholtza gainean dantzatzen dion zaldi apetatsuen pasarte hura. Kirol-oinetakoak soinean direla baleta dantza zitekeela ikasi nuen orduan. Berak, noski. Nik, ostera, gogoan dut modelo bereko oinetakoak nahi nituela esan niola amari. Eta gogoan dut, baita, apurtzen hasi zirenean ere ez nituela bota nahi izan, badaezpada.

Gerora etorriko zen Billy Eliot. Neure buruari zin egin nion ez nuela sekula ikusiko: ez nuen ume mukizu hura nik bete ez dudan ametsa betetzen ikusi nahi. Dantzari sonatu eta ez hain sonatuen zuzeneko emanaldiak, aldiz, beste kontu bat dira. Horietara bai, saiatzen naiz joaten, ahal dudanetan. Eta sekulako bekaizkeria diedala aitortu behar dut egiten dituzten demi-plié, arabesque edo fouetté bakoitzean.

Gehienetan, emankizuna azkenengo ilaratik jarraitzea gustatzen zait. Bertsolarien emazteetatik ikasi nuen hori. Gainontzeko ikusleek bermatzen ez duten intimitate puntu bat eskaintzen du kokaleku horrek.

Dena den, eta badaezpada, amaren etxeko ganbaran ditut oraindik kirol-oinetako zuri haiek. Bietako baten punta esparatrapu marroi batekin dago lotuta beheko zolako gomara. Batek daki, inoiz ez da berandu.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: