Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Kulturaren kontsumo jasangarria

19_maisua

Argazkia: Maisua
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 5760×3840 px (3:2)
Sortze data: 2012/11/12
Latitudea: 43º 29,403´ N
Longitudea: 1º 28,728´ W
Kamera: Canon EOS 5D Mark III
Objektiboa: Canon EF 24-105mm f/4L IS USM
Distantzia fokala: 105mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/100″
Sentikortasun eskala: 3200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Gizakia definitzen duen ezaugarrietako bat hizkuntza erabiltzeko duen gaitasuna da. Edo hala diote, behintzat, adituek. Dena den, askotan, dela ezjakintasunagatik edo erabiliaren erabiliagatik, badaude kontzeptu batzuk euren oinarrizko esanahia ere argiegi uzten ez digutenak. Hitzen semantika.

Demagun artista baten lanaz ari garela. Zerk ekarri du gure etxeko paretako iltzera Nestor Basterretxearen artelana: bere sormenak ala sorkuntzak? Argi dago, desberdinak izanagatik ere, biak ala biak izan direla horren erantzule: sormena, batetik, Nestorrek duen sortzeko gaitasunetik jaio delako marraztu duenaren ideia eta sorkuntza, bestetik, bere buruan zuena eskuen bitartez gauzatzetik datorrelako sortzearen ekintza.

Baina sormena eta sorkuntzaren asuntoaz haratago, beste kontzeptu bik nahastu ohi gaituzte oraindik sarriago: balioak eta prezioak. Eta ni, egia esateko, are maizago Lurreko Telebista Digitalak ekarri dizkigun kanal berri horietako batzuen menpeko bihurtu naizenetik.

Badira lau edo bost programa telebistan, bakoitza bere esparruan, oso interesgarri iruditzen zaizkidanak. Batean enkanteak egiten dituzte, beste batean bahi-denda bat da platoa, hirugarren batean etxe bat hustu eta azoka txiki bat antolatzen dute, laugarren batean… Sekula argi geratu ez zaidana da, eurotako bakar batean, prezioa eta balioaren arteko benetako muga nola izan daitekeen hain lausoa. Teorian erraza baita: balioa, gehienetan, zerbaitek eskaintzen duen onura bezala defini daiteke; eta prezioa, beti, zerbait horregatik ordaintzen den zenbatekoa bezala.

Adibidera bueltatuz, Nestorra paretan eskegita edukitzeagatik ordaindutako 1000 euro inguruek bere prezioaren tamainaz hitz egiten dute, baina argi dago bere balioa eurotan neurtzen ez dudalako erosi nuela.

Beste kasu batzuetan, aldiz, pentsa genezake ordaindutako prezioak nekez justifikatzen duela eskaintzen digun balioa. Hala ere, ikuspegi arazo bat izango dela pentsatu nahi dut. Antonio Stradivari maisuaren Lady Blunt erosi zuenak, adibidez, ordaindutako 15,9 milioi dolarretan finkatu zuen bere balioa eta, ziurrenik, zuzen ibiliko da.

Honekin guztiarekin, zera da plazaratu nahi dudana: sormena/sorkuntza prezio/balio batekin lotu nahi dugunean hasten garela dena kakazten. Gure gustuko kantariaren azken diskoa 13,50 euroan saltzea garesti iruditzen bazaigu, atzean egon den lan guztia behar bezala baloratzen ez dugunaren seinale da hori.

Edo gure bozen bidez jartzen ditugun gobernuek kulturaren kudeaketarako ekuazioetatik sorkuntza eta balioa aldagaiak ezabatzen dituztenean, zer esanik ez: kultura amildegira eramatea baino ez dira lortzen ari.

Horrexegatik, nik uste, garrantzitsua dela azken hartzailea kontsumo jasangarri batera hurbiltzeko edozein ahalegin. Eta argazkiko luthier horren kasura ekarriz, komeniko zen, dendako erakusleihoko etiketen zenbakietara begiratzerakoan, segundo batzuez hausnartzea produktu zehatz horretarako espresuki jarritako zenbaki horietako bakoitzaren atzean ezkutatzen denaren inguruan.

Prezioa eta balioa, unitate desberdinetan neurtuta ere, antzerakoak izatekotan, kontsumitu. Bestela, ez pentsa garestiegia denik: okerreko ikuspegiaz ari zara begira eta, beharbada, ez da zuretzat.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: