Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Yesterday is gone

15_RnR arima

Argazkia: RnR arima
Egilea: Mr. Kaplan
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 3320×2850 px (7:6)
Sortze data: 2010/05/27
Latitudea: 43º 15,830´ N
Longitudea: 2º 55,680´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: AF Nikkor 50mm f/1.8D
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/25″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

Oharrak: argazki-segida bateko irudiak gainjarriz sortutako muntaia.

Alter dixit.

Latza da bizi dugun egoera, ilun dakusagu etorkizuna. Baina gauzak desberdin ikusten dira Margariren Neguriko etxeko zabaltzatik.

Joan den egunean Maritimoan lagunekin hartu zuen asteroko bermutak iraganeko denbora ekarri zion gogora. Bere lagunetako bat, Amparo, ezagutu berri zuen artista gazte ezkertiar baten erakusketaz mintzo hasi zen. Bere alabak hala eskatuta hurbildu omen zen bera eta, komunistari aurpegira begiratu ez bazion ere, argazki politak ateratzen zituela aitortu zuen.

Artistarekin alabak izan zuen hizketalditxoan, gainera, teoria eder bat plazaratu ei zuen. Oraina ez omen da existitzen, dena dela iragana edo geroa. Izan ere, zioenaren arabera, orain gertatzen ari dena gertatzen ari izateagatik bakarrik, jada, iragana da. Ondorioz, eta dena dikotomia horretara mugatuz, ezer ez da gertatzen ari: edo gertatu da, edo gertatzeke dago.

Margarirentzat aspaldiko lagunak dira Maritimokoak, baina ez ezkondu aurreko bizitzaz zabal hitz egiteko adinakoak. Euskal Herrian oso ohiko figura ez bada ere, groupie bat izan zen Margari bere gazte denboran.

Zehatzago, The Rolling Stones taldeak 1976ko udan Europan zehar egin zuen bira partekatu zuen, nolabait esatearren, beraiekin. Eurentzat bira bat gehiago izango zen, baina Margie eta Rose betirako harrapatu zituen bizimodu hark.

Zeberion, euren herrian, aspaldi katalogatu zituzten ardi galdu bezala. Inor gutxik jakingo zuen, ez eta gerora ere, gurasoei lapurtutako sosekin erositako furgoneta zahar hura zertarako erabili zuten. Edo herriko harategian erosi zituzten hiru mortadela kiloek zenbat mundu ikusi zuten.

Egia aitortzen hasita, egin zituztenen erdiak ez ditu gogoratzen. Beste erdiez, aldiz, nahiago du ez gogoratu. Maiestateekin, euren segizioarekin, segurtasunekoekin, beste groupie batzuekin, poliziarekin gertatutakoak nahiago ditu berekiko gorde. Rositak, tamalez, ez du gauza lar kontatuko: 80ko hamarkada ezagutzeko betarik ere ez zuen izan, bidean gelditu baitzen.

Margari, aldiz, 1976ko neguan ezagutu zuen merkatari sendi bateko seme gazteenak salbatu zuen. Eskaini zionak, agian, ez zuen bizi guztirako beteko, baina bila zebilen iraultza gauzatzeko beste modu bat bezala ikusi zuen orduan. Ordainetan, bost seme-alaba eman zizkion.

Lagunekin solasalditxoa eta etxerako buelta ohi baino gehiago luzatu ziren, baina hori ez da arazoa etxekoandrea janariaz arduratzen ez denean. Otordua bukatu eta arrapaladan joan zen internetera, harrikoa ere ez delako arazoa Neguriko etxekoandre batentzat, goizeko artista haren izena Google-en sartzera. Bost minutu orduko, monitorean zituen erakusketako argazkiak. Batek piztu zion bereziki jakin-mina, beste guztien gainetik.

Gitarra astintzen ari zen argazkiko gaztearen atzetik korrika irteteko grinak hartu zuen berriro, aspaldiko partez, Margari. Rock and rolla zerion tipoari. Baina urteen joanean zerbait ikasi bazuen da, Gucci-ren betaurrekoen kristalaz bestaldetik, gauzak patxada handiagoz ikusten direla.

Horregatik erosten dizkio senarrak urtero hiru eguzkitako betaurreko, badaezpada…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

6 thoughts on “Yesterday is gone

  1. Aupa Ego,

    pasadan astean azpijokoan ibili eta gero, fin zabiltza berriro.

    Piru dixi.

    Posted by Anonimoa | 2012/12/10, 2:38 pm

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Gabonetako euroa « alter eta ego - 2012/12/24

  2. Pingback-a: » Gabonetako euroa Alter eta Ego - 2012/12/29

  3. Pingback-a: Play Station 4 vs. ZX Spectrum + | alter eta ego - 2013/02/25

  4. Pingback-a: » Play Station 4 vs. ZX Spectrum + Alter eta Ego - 2013/02/25

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: