Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Oroimenaren iraunkortasuna

14_amona arrandegian

Argazkia: Amona arrandegian
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×3430 px (5:4)
Sortze data: 2010/04/08
Latitudea: 43º 19,385´ N
Longitudea: 1º 58,953´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Peleng 8mm f/3.5 Fisheye
Distantzia fokala: 8mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/30″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Gainbehera ederra izan daitekeela aitortzen duenean, sarri, sortzailea azpijokoan ari denaren susmoa hartzen diot. Izan ere, baliabide erraza da, askotan, zeri buruz hitz egin jakin ez eta itu bat bilatzerako orduan.

Haur jaioberri bati buruz edo ernetzen ari den mugimendu sozial zabal bati buruz aritzea, izatez, erraza da, baina sorkuntzaren aldetik egoera horri egin dakiokeen ekarpenak hutsala suertatzeko arriskua du berekin, berezko gertakaria nekez delako gainditzeko modukoa.

Bai, harrapa zenezake ateratzen duzun argazkian haurraren imintzio polit bat edo manifestazioko eslogan errebindikatiboren bat mezua indartuko duena, edo idatz zenezake kronika bat irudiari lagungarri izan dakiokeena, baina mezua komunikatuta zegoen aurretiaz.

Jazoera itsusiek, ordea, beti dute hobekuntzarako tarte zabalagoa: errazagoa da egoera ilun edo triste batetik abiatuta diskurtso eder edo sakon bat ateratzea. Eta artistak horrekin jokatzen badaki, egunerokotasunean zein historian, maiz, ikusi izan dugun bezala.

Oscar Wilde jenioaren Gezurraren gainbehera irakurtzera gonbidatzen zaituztet. Hark bai ez zuela aitzakia handiegien beharrik maisulanen ekoizpenerako. Hala ere, bertan bota zituen, besteak beste, ekaitza dela palinodiarik perfektuena edo ilunabarrak modaz pasata daudela bezalakoak.

Edo Dali-k berak, surrealismoaren maisu handiak, gainbehera irudikatzeko Masturbatzaile handia obran plazaratu zuen otiaren metafora ederra.

Irakurtzen ari zaren testu honentzat aitzakia den irudia ere gainbeherak duen estetika berezi horren adibidea da. Argazkiari, nahi ez delarik ere, dekadentzia dario irudia osatzen duten pixel bakoitzetik, hiru plano oso desberdindutan.

Gainbehera, lehen lerroan ageri diren protagonistei erreparatuz. Barka biezadate hiruek baina, egia aitortzen hasita, ez daude Behobia-Donostia bat ordu t´erditik behera bukatzeko taxuan. Ez dute osasun arazo larriegirik izango gaur egun baina, ezinbestean, hurbilago dute helgumako pankarta irteerakoa baino. 20 urte barruko argazki batean ez dakit agertuko liratekeen.

Gainbehera, ikuseremua gehiago ireki eta agertokiari erreparatuz. Gaur egun, argazkikoak baino apur bat gazteagoak garenok ez ditugu erosketak Bulebarreko Bretxan, adibidez, egiten: aiseago jotzen dugu zenbait metro aurrerago dagoen Lidl-era. Eta salmenta-postuak ere, ziurrenik,  ugazabari erretirorako geratzen zaizkion urteak baino ez ditu iraungo hor. 30 urte barruko argazki batean ez dakit agertuko litzatekeen.

Eta gainbehera, azkenik, irudiari zentzua ematen dion eta galtzeko arrisku larrian dagoen usadiozko ogibide bati erreparatuz. Herri arrantzale batekoa naiz ni, izatez, eta bihotza tristatu egiten zait galarren egunen zain egon behar izaten garelako gure portuko itsasontziak portuan daudenean sortzen den estanpa ikusteko. Gainera, badakigu aihenetara lotuta ikusiko ditugun bapor horietatik zenbat diren herrikoak, eta horrek are gehiago tristatzen nau. 40 urte barruko argazki batean ez dakit agertuko litzatekeen gure flotak harrapatutako arrainik.

Horregatik iruditu zait hain ederra argazkia. Horregatik iruditzen zait hain tristea gainontzeko dena.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: