Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Azukrea ala sakarina?

Argazkia: Gaur, zeure txanda
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2010/07/25
Latitudea: 43º 25,833´ N
Longitudea: 2º 48,336´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: AF Nikkor 50mm f/1.8D
Distantzia fokala: 50mm
Irekidura: f3,5
Esposizio denbora: 1/25″
Sentikortasun eskala: 200 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Ittoqqortoormiit, 2012ko azaroaren 26a.

Bizi dugun urte-sasoirako, giro ederra gaur Groenlandia aldean, egunak agur kutsua duen arren. Hori bai: harrikoa egiteak, latitude hauetan, mina eta dena ematen du.

Sei hilabetez auzoko izan dudan Rachel Sexton gaur joan da basetik. Neska jatorra zen, behintzat, bart gauera arte. Izan ere, atzoko eguzkia ezkutatu eta berehala, Rachel, Jenna bilakatu zen, ordu batzuez.

Ez dakit, ziur, atzoko San Miguelek utzi didaten buruko minak edo Rachelek tanga horia aurkitu nahian sortu duen iskanbilak atzarri nauen. Jakiteagatik, ez dakit azkenean aurkitu baduen ere, lo-plantak egiten jarraitu baitut, agurra errazteko edo.

Jameson Land penintsulako hiriburutik 80 kilometrora kokatzen den base hau da, azken hiru urteotan, nire etxea. Etxola bik eta neurketa desberdinetarako ezin konta ahalako tresna desberdinek baino ez dute apurtzen inguruko zuria.

Ni, harrezkero, ESArako behaketa proiektu batean nabil murgilduta. Rachel, aldiz, AEBetako gobernuaren beka batekin hari zen bertan. Dela krisiak aurrekontuetan murrizketak ekarri dituelako, dela Errusiaren komunikazioak bidean atzemateko gaur egun internet baliagarriagoa delako, eusten zuen finantziazioa eta proiektua, biak batera, erori egin dira. Bakarrik geratu naiz: elurra, hartz zuriak eta gau izartsuak ditut lagun bakar orain.

Ez genuen ezelako kontraturik sinatu, baina argi utzi genuen, hasieratik, leku galdu hartan lanerako geundela. Askotan egon naiz bere etxolan, eta baita bera nirean ere, baina lehenengo aldia izan da gaua elkarrekin eman duguna. Ez omen da komeni lana eta plazera gehiegi nahasterik, berez; baina are gutxiago kilometro askotako itzulinguruan hain jende gutxi dagoenean. Hori zen, inoiz gauzatu gabe, hasieratik egina genuen elkar ez erasotzeko ituna.

Neska azkarra da Rachel, eta goizeko egoera ere nahiko ondo jakin du irakurtzen. Gosaria elkarrekin hartzea aukera bat izan zitekeen, bizi izandakoari amaiera polit bat emateko. Baina berak berea hartu du eta, uste dut, hobe dela horrela. Eta galdutako tangarena, hurrengo garbiketa orokorrean edo, konpondu daitekeen zehar-kaltea baino ez da izango. Chantilly aldeko NROren egoitzara zenbait dei egin eta helaraziko diot, noizbait.

Narsarsuaq-eko aerodromora eraman duen helikopteroa urruntzen entzun dudanean jaiki naiz ohetik. Kafea prestatzera noala konturatu naiz, bat-batean, harrikoa egin gabe dagoela. Gerorako uztea erabaki dudan une berean, ohar bat ikusi dut sukaldeko armairu batean.

Beti gustatu izan zait ironia, bere neurri justuan, darabilen jendea. Eguneko lehen irribarrea sortu dit post-it horiak.

Berak erabilitako tako beretik, neuk ere, bi hartu ditut. Batean azukrea idatzi dut eta, bestean, sakarina. Lehenengoa oheburuan itsatsi dut; bigarrena, komuneko atean.

Eguneko bigarren irribarrea etorri zait, Groenlandiako bitakorara post hau igo aurretik.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pingback-a: Gabonetako euroa « alter eta ego - 2012/12/24

  2. Pingback-a: No time for love… | alter eta ego - 2014/03/26

  3. Pingback-a: » No time for love… Alter eta Ego - 2014/03/27

  4. Pingback-a: This is the end… | alter eta ego - 2014/04/30

  5. Pingback-a: » This is the end… Alter eta Ego - 2014/04/30

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: