Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

As time goes by…

Argazkia: Beheranzkoa
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2012/04/21
Latitudea: 42º 35,441´ N
Longitudea: 2º 47,803´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Peleng 8mm f/3.5 Fisheye
Distantzia fokala: 8mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/13″
Sentikortasun eskala: 1000 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Eta zuk, zer egingo zenuke CCCPren eraso prebentibo baten aurrean?

Galdera hori plazaratzen zuen 80ko hamarkadan Polanski y el ardor taldeak. Denboraren perspektibatik ikusita, zenbait gogoeta sortarazi dizkit orduko galdera hark:

1.- Madrilgo mobida bezala ezagutu zen mugimendu hura, funtsean, mugimendu estetiko soil bat izan zela sinesten duenen bat balego, oraindik, oker dabil. Eta ez diot, inola ere, gerora Alaska edo Almodovar izan direna kontuan hartuz. Bertan geratu ziren beste askoren atzean ere, Fabio McNamara edo Kaka de Luxe kasu, benetako artistak zeuden.

Izan ere, bere taldeari izena jartzerakoan Roman Polanski handiari gorazarre egite hutsa zerbait bada. Euren abestietako hitzei erreparatu eta, hori ere, zerbait bada. Eta talde punk bateko partaide bezala saxofoia jotzen duen tipo bat aurkitzeari buruz, zer esanik ez.

Gomendio bat: La Bola de Cristal saioko kapituluren bat berrikusi eta zeuon buruari galdetu ea gaur eguneko telebistan maila intelektual horretako saioren bat aurki daitekeen.

2.- Aguretu egin naiz!

Lanera abiatu aurreko dutxa batek eman zidan lehenengo pista. Aspalditik egongo dira hor, ziurrenik, baina oraintsu ohartu naiz ispiluak, Edurnezuri ipuinean bezalatsu, eta bizarreko ile urdinek, bereziki, denboraren erlatibotasunaren benetako neurria jaurti zidatela aurpegi erdira…

Ematen du ez dela horrenbeste denbora pasa garagardo barril batera igo eta Give it up ereserkia abesten genuenetik. Nik uste baino urte gehiago joan dira, antza, ordutik hona.

Aisia, orain, Doctor Deseo ikusteko egiten den ihesalditxoak irauten dituen 3 orduetara mugatzen da. Hori bai: kantitatea kalitateagatik alde batera uzten denean, joan den asteburuko Mundakako kontzertua bezalakoak izugarri eskertzen dira. Saturnoko hotzaren ondorioz bere buruaz beste egin zuena oraindik ez delako guztiz hil, Barakaldon eta Saturnon antzerako hotza egin dezakeelako edo, behintzat, ermami batekin mundua geratu daitekeelako…

3.- Winston Churchill-ek esan omen zuen behin 20 urterekin ezkertiarra ez denak bihotzik ez duela, baina 40rekin oraindik ezkertiarra denak ez duela bururik. Churchill jaunari arrazoiaren zatitxo bat eman beharko niokeela aitortzear nago.

Ezkertiartzat dut neure burua, baina Ikea-ra osteratxoak egitea hain gustuko izateak kezkaturik nauka. Kapitalaren atzaparretan erori garen garaiotan, eredu horren ikono den megadenda horretan hain eroso sentitzeak zer pentsatu handiak eman dizkit. Eta, are gehiago, edalontzi hutsa eskuan autozerbitzu makinara gerturatu eta Cola Lightaukeratzen dudan bakoitzean…

Zer egin dut txarto?

Nik behintzat, eta harira bueltatuz, argi daukat zer egingo nukeen: argazkiko tipoa egiten ari den gauza bera. Emaztea eta alaba hartu, López de Heredia upategiko sotorako eskaileratxoak jaitsi, Viña Tondonia erreserba zuri bat ireki, errekara ematen duen zabaldegitxoan eseri eta patxada ederrean egon.

No matter what the future brings… Carpe diem!

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: