Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Iraun, baina ez jasan

Argazkia: Acojdr
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: 35 mm-ko filma
Neurria: 2848 × 4288 px (2:3)
Sortze data: 2002
Latitudea: 43º 24,715´ N
Longitudea: 2º 43,748´ W
Kamera: King Regula IIIa
Objektiboa: Steinheil Cassar 45mm f/2.8
Distantzia fokala: 45mm
Irekidura: f5,6
Esposizio denbora: 1/80″
Sentikortasun eskala: 400 ASA
Flasha:

Alter dixit.

Horregatik, bizitza berri batek hasiera on bat merezi duelako, Casablanca atera dut pelikula dorrearen azpialdetik eta DVDan sartu. Dozena erdi Keler ditut, atzorik, hozkailuan eta Marlboro pakete bi mahai gainean. Telepizza iristear egongo denez, ostiraletako deskontuarekin, jaka eta atorra sofa gainean utzi eta etxeko jantzi naiz.

Neure buruari mota honetako plazera zor nion, jatorrizko bertsioan gainera. Benetan izan da gogorra astea. Hiru eguneko auditoria bat ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Gainera, aurretiaz buruan zerbait bueltaka darabilzunean, egunerokotasuneko erabakirik deusezenak hartzeak ere halako astuntasun bat uzten dizu.

Ez naizelako ni erabakiak beroan hartzen dituen horietakoa. Behin entzun nion Jean Haritschelhar handiari lainoki behar dela borrokatu: jasan, baina iraun. Iraultzak nola egin behar diren azaldu nahian hasiko banintz, ezingo nuke hobeto azaldu.

Astakeria asko egin izan dira iraultzen aitzakian. Baina batzuetan ez da iraultza bilatzen duguna, katarsia baizik, purifikazioa. Eta holakoetan bai, helburuak bitartekoak zuritzen ditu. Edo, are gehiago, ezinbesteko egiten ditu.

Gaur eguneko soldatekin kotxea, alokairua, ordainagiriak, grina txarrak… bizitza, oro har, larrutik ordaintzen dugu. Ez da erraza, ez da duina. Arratsaldeko azkenengo mezua bidali ostean, niretzako unea iritsi dela begitandu zait. Asteburuan txostena prestatu behar dut baina, jada, horrek ez dit loa kentzen. Lanik gabe geratu naiz baina bihar, aspaldiko partez, burua tente dudala jaikiko naiz.

Argitu da eguna. Gosaldu, sofa gainetik ordenagailua eta jaka hartu eta, aurretik dudan ordu t´erdiko bidea leuntzeko, Leonard Cohen hartu dut kotxerako bidelagun. Bake izugarria ematen dit tipo honek. Chelsea Hotel kantuko lehen akordeak entzute hutsarekin, Janis Joplin bera daukadala nire aurrean belaunikatuta iruditzen zait. Gaurtik aurrera ezer ez da berdin izango.

Aurkezpen xume batzuen ondoren, auditoriaren hirugarren eguneko agenda errepasatze hutsak nekatu egin nau. Egun osoa batetik bestera erabiliko nautela badakit, baina ez dio ardurarik. Inoiz baino gusturago egingo dut. Egitear zaudena bihotzetik egiten duzunean, zinez, bost axola du gainontzekoak. Eta hartzen dituzun erabakiak barruak hala eskatuta hartzen dituzunean ere, gehienetan, etortzear dauden ondorioak gustura hartzekoak dira.

Lanak bukatutakoan, ordenagailuaren tapa itzali baino lehenago bidalitako e-mailak, azkenean, tarte baterako ase utzi nau arrats bero honetan. Asteburu osoa dut aurretik, eta bizitza berri bat gero.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

2 thoughts on “Iraun, baina ez jasan

  1. Uste dut, aspaldiko partez benetako alter ezagutu dudala. Arinagoko solasaldietan, zure barrua nolabait pixkanaka-pixkanaka argituz joan da, benetako alterren jaiotzarako bidean. Kontenplazio bizitza horrek, barrunbea askatu dizu!

    Posted by Anonimoa | 2012/10/17, 3:50 am
    • Txo, zer ordu dira horiek esna egoteko? Egongo da, bada, gauez zeregin hoberik…
      Ez zara antzeko zerbait helarazi didan lehenengoa. Nire bipolaritatea ere eboluzionatuz doa (alterretik egora eta egotik alterrera). Baina bai: kontenplazioa plazera da!

      Posted by alteretaego | 2012/10/17, 2:57 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: