Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Ajuria Enea blues

Argazkia: Mirikola
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: 35 mm-ko filma
Neurria: 2370×1501 px (3:2)
Sortze data: 2006
Latitudea: 43º 12,793´ N
Longitudea: 1º 47,785´ W
Kamera: King Regula IIIa
Objektiboa: Steinheil Cassar 45mm f/2.8
Distantzia fokala: 45mm
Irekidura: f2,8
Esposizio denbora: 1/200″
Sentikortasun eskala: 400ASA
Flasha:

Alter dixit.

– Zetan zabiz, laztan?

– Ezebez, aita, berenganera begire.

Harrigarria da hiru urte bete ez dituen batek erakuts dezakeen sintesirako gaitasuna. Helduoi onartzea bera ere horrenbeste kostatuko litzaigukeena alabak, plast, aurpegi erdira jaurti zidan.

Izan ere, ematen du arduraz beteta gauden nagusiok, etengabe, garrantzitsua den zerbait egiten ari garenaren itxurak egin behar ditugula. Baina umearen zintzotasunetik begiratuta, aitortza horrek ez du inolako arazorik planteatzen.

Bere besaulkia kolokan ikusten duen politikari baten azalean jarriko bagina, adibidez, sekula ez genuke hain erantzun gordinik emango. Eta badakizue, adibidez, nortaz ari naizen.

Zenbat kostatzen zaigun, askotan, etxeko leihoak ireki eta haize berriari sartzen uztea! Berak ere badaki, hiru aste baino lehenago, azken urteotan bere etxea izan dena utzi beharrean egongo dela. Baina nahiago du, umearen erantzuna eman beharrean, etorkizuneko proiektuez, beteko ez diren hitzez eta inork jada sinesten ez ditugun kontuez aritzea.

Lasai, txo, ez da ezer gertatzen: datorrena ere joango da, eta hurrengoa, eta hurrengoa… Gure herriak, zu gabe ere, aurrera egingo du. Baita ni gabe ere, agian.

Egiaren, inolako su artifizialik eta apaindurarik gabeko egiaren apologia bat egin nahiko nuke lerro hauetan. Hau da: euri-jasa baten ostean lurrera begira harrapatzen bagaitu inork, lasai asko, “horko barraskilo horri begira nago” esatea. Eta ez “bakez, itxaropenez eta ilusioz betetako une historiko honetan, gure urratsak sendoak bezain adoretsuak izan behar direlarik, erabakien garrantziak eskatzen duen lasaitasuna erakutsi nahian nago” bezalako memelokeriaren bat.

Sobera ere ezagutzen zaituztegu, denok, dagoeneko. Ez delako hobea izango, ziurrenik, etorriko dena. Eta bigarren geratuko dena ere ez, behar bada.

Hasi da lasterketa, hasi da borroka… hasi da jokoa. Lau arineketalari nagusienentzako helmuga dena, abiapuntu izatea nahiko genuke besteok. Baina ez dakit. Aspaldi desengainatu ginen edo, hobe esanda, gintuzuen.

Horrexegatik, hain zuzen ere, maite dut horrenbeste kontenplaziozko bizitza. Begira geratu eta, gorputzak hala eskatuz gero, sentitzen dena esatea. Eta ez bestea itxaroten ari dena, edo uneak eskatzen duena, edo esaten irakatsi digutena… benetan sentitzen dena baizik. Eta zer esanik ez dagoenean, bada, ezer ez esatea.

Ezkorra naiz, dena den, aitortu egingo dut. Horregatik, eta ezkortasun horri gainez egin nahian edo, honatx nire proposamena: aldatu behar diren legeak aldatzea eta –oraingoan bai– herri oso batena izango den gobernurako hiru urte bete ez dituzten haurrak aurkeztea.

Behintzat, egoera edozein delarik ere, egia esango ligukete. Total, gobernatu, edonor da herri bat gobernatzeko gai. Bestela, gure historiako azken 35 urteei erreparatzea baino ez dago.

Ai, Franco oraindik bizirik balego! Berak, behintzat, politikan ez zuela sartu nahi aitortzen zuen…

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: