Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Inor ez da aske

Argazkia: Oroitzapenak
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2012/08/16
Latitudea: 43º 25,661´ N
Longitudea: 2º 48,569´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Tokina AT-X Pro SD 12-24mm F4 (IF) DX
Distantzia fokala: 12mm
Irekidura: f8
Esposizio denbora: 1/160″
Sentikortasun eskala: 500 ISO
Flasha:

Alter dixit.

Antzoki bateko agertokiak bezalakoak dira gurasoen etxeko sukaldeak: obra desberdinak antzeztuko dira bertan, genero desberdinetako lanak, baina antzezlekua, funtsean, beti bera da.

Hiru bat urte nitueneko lehenengo oroitzapenak sukalde horri lotuta datozkit gogora. Hiru ginen orduan etxean. Sukaldea ez da aldatu, gu bai. Pozik bizi ginen orduan, eta baita gerora ere. Baina ama joan zen gau euritsu hark betiko aldatu zuen gure bizitza. Aitak eta biok, nahita ere, ezingo genuen etxetzar hura berriro bete, gure ahaleginak egin arren.

Egunean 24 orduz egiten zuen lan aitak. Ofizio polita zuen, baina bere mirabe zen. Hala ere, ahal zuen denetan berarekin eramaten ninduen. Sukaldeko leihoa ireki eta kanpora begira ematen zituen ordu luzeetan ere, ezkutuan, ate-ostetik begira, berarekin egotea gustuko nuen.

Gogoan dut, baita, nola neguko arratsalde euritsuetan hozkailu gaineko radiokasetean behin eta berriro kantu bera jartzen zuen: All along the watchtower. Etxean daukat oraindik Robert Zimmerman zenaren zinta urdin hura. Urte batzuk geroago jakingo nuen orain Bob Dylan deitzen dela tipoa.

Zerbait sumatzen zion aitak kantu hari. Maisua zen, aitortu beharra dago, hitzen bitartez sentimenduak adierazten. Nola liteke bestela musikaren historiako ahotsik zatarrenetakoa, arras judua den pertsonaia gogaikarri eta astuna, oholtza gainean inolako emoziorik besterentzeko xederik ez duena, XX. mendeko jeniorik handienetakoa izatea.

Baina bereziki kantu hura zuen gustuko aitak. Ez dakit erabat kontziente zen baina, berak nahi duena egiteko lizentzia duen artistaren askiespenetik, Dylanek kantuan kontatzen den istorioaren denbora-lerroa nahita aldatu zuen modu berean, bazirudien aitak ere oraina eta iragana nahasten zituela arratsalde haietan. Galdutako denboraren bila zebilen leihoaz bestaldeko itsasoaren zanbuluan.

Oso eguraldi lardatseko arratsaldeetan, aldiz, nahiago zuen Jimi Hendrix-en bertsioa. Jack Daniels barruko bi izotzen aldaroei ez zien begirik kentzen, oinazetan urtu arte.

Gaur bukatzen zaio aitari bizimodu hori. Hilabete luze daramagu etxeko traste guztiak neurera ekartzen. Bi izaten jarraituko dugu edo, agian, bat eta erdi. Uste dut bere zati bat betirako bertan geratuko dela. Gaur hartzen du erretiroa. Baina beste behin, gurea izan gabe, hain geurea izan den txoko hura ikusi nahi izan dugu, elkarrekin.

Etxeko argiak egunero argiztatu ditu inguruko bazterrak. Gaur, aldiz, argia bertara sartzen dela ematen du. Argi lodia, ia-ia ukitu ere egin daitekeena, harrapatuta bezala uzten zaituena.

Urteetan zehar jende askoren jomuga izan da etxe hura, onerako zein txarrerako. Hautsitako familia baten aterpe, estutasunean egon den bakarren baten erospena, bikote hasiberriren baten gozaleku… Beldur naiz aitak horrenbeste ez ote duen iraungo.

Dylanek esan omen zuen behin inor ez dela aske, txoriak ere zerura kateatuta daudela. Azken finean, zer da itsasargirik gabeko farozain bat?

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

Erantzunik ez oraindik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: