Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Horror vacui

Argazkia: Door to anywhere
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: JPEG
Neurria: 4288×2848 px (3:2)
Sortze data: 2012/04/07
Latitudea: 42º 45,091´ N
Longitudea: 0º 30,915´ W
Kamera: Nikon D90
Objektiboa: Tokina AT-X Pro SD 12-24mm F4 (IF) DX
Distantzia fokala: 12mm
Irekidura: f6.3
Esposizio denbora: 1/50″
Sentikortasun eskala: 800 ISO
Flasha:

Alter dixit.

https://alteretaego.files.wordpress.com/2013/05/horror-vacui.mp3%20 Narratzailea: Maider Segurola.

Gelako atea irekita egiten du lo beti, badaezpada. Gainera, komuneko ispilu gaineko argitxoa ere itzali gabe uzten du, badaezpada. Gaua maite du, ez horrenbeste iluntasuna. Edo, hobe esanda, iluntasunak inplizituki dakarrena.

Neska koskorra zela aitarekin egiten zituen osteratxo haiek, andraize gauetan, oso gustuko zituen. Izarrak begiratzera joaten ziren, gauak lagunduz gero, edo hodeien joan-etorriek sortzen zituzten irudi aldakorrei antzak aurkitzen, bestela.

Gau argietan, orduak berez igarotzen ziren aitak izena jartzen zien izarrei eta konstelazioei so. Jakin, bazekien eurok aitzakiatzat hartuta kontatzen zizkion istorioen erdiak gezurrezkoak zirela, eta beste erdiak asmatu egiten zituela: mitologikoak, itsasoan galdu ziren marinelenak… Baina bazekien, baita, bera baino gozatu handiagoa hartzen zegoen harekin egotea berarentzako ere plazera zela. Ama asko maite zuten, biek ala biek, baina uneok eurentzat ziren.

Tamalez, joan ziren gau haiek… Harrezkero ez dira horrenbeste izan bakarrik pasa dituenak, beti bera izan ez bada ere, gehienetan ohelaguna izan baitu magalean. Baina izarapeko konpainiek ezin izan diote iluntasunari dion arrangura gainditzen lagundu.

Asteburu-pasa Pirinioetara joan zen behin lagun-koadrila osoa, ausartagoak eta alperragoak tarteko. Eta laukoterik ausartena hustutako tren-geltoki bat bisitatzera joan zen gauetako batean. Gerora, ezin izan du ahaztu sotoetako batean aurkitutakoa: ate zuri bat, parez pare irekita, baina inora ematen ez zuena.

Orduan hasi zen hutsarekin itsutzen. Antzinako Greziako tenplu handientsuak zetozkion gogora: izugarri ederrak baina, barrutik, hutsak. Harrigarri iruditzen zitzaion Oteizak berak eskulturen bitartez hutsuneak nabarmentzeko zuen grina metafisikoa. Edo ezin zuen ahaztu, MoMA bisitatu zuenean, sekula ikusi duen koadrorik erakargarrienak eragin zion zirrara: Malevich-en Lauki zuria atzealde zuriaren gainean.

Eta horrek aztoratzen zuen gauetan: hutsari zion ikarak. Ateaz bestaldean ezer ez aurkitzearen beldurrak, ikus daitekeenaz haratago ezer ez dagoenaren sentimenduak.

Lasaitu ederra hartu zuen Hego Amerikako kolonaurreko kulturek ere Horror vacui delakoa ezagun zutela jakin zuenean eta eurak ere, bera baino mende asko lehenago, hutsa betetzeko lanetan aritu izan zirela.

Deigarriago egiten zaio, hortaz, beste batzuk duten hutsa bistaratzeko afana. Berak, badaezpada, nahiago izan du beti aparte izan eta bere bizitza jendez, emozioz, sentimenduz betetzeko ahaleginak egin.

Berak, badaezpada, komuneko argia biztuta egiten du lo beti.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

One thought on “Horror vacui

  1. Zoragarrria, ez daukat hitzik sortu dizkidazun sentimenduak deskribatzeko.

    Posted by Anonimoa | 2012/09/10, 10:00 am

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: