Irakurtzen ari zara...
Uncategorized

Iraileko katarsia

Argazkia: expuestoalverano
Egilea: Mr. Chopski
Artxibo mota: 120 mm-ko filma
Neurria: 6774×2416 px (2.80:1)
Sortze data: 2012ko abuztua
Latitudea: 43º 25,833´ N
Longitudea: 2º 48,336´ W
Kamera: Holga 120 CFN
Objektiboa: Holga 60 mm F8-11
Distantzia fokala: 60mm
Irekidura: f11
Esposizio denbora: 1/100″
Sentikortasun eskala: 400 ASA
Flasha:

Oharrak: argazki-kamera lomografikoaz ateratako sei fotograma, film berean gainjarrita.

Alter dixit.

Izugarri maite dut iraila. Jarri dakiokeen eragozpen bakarra da, beti, abuztuaren atzetik etorri ohi dela, nahita egingo balu bezala.

Abuztua, normalean eta gehienontzat, opor eta jai aroa izaten da. Urte guztian zehar inurrien pare metatuz joan garen ardurak, nekeak, buruko minak… gorputzetik askatzeko garaia ere izaten da, normalean eta gehienontzat.

Sasoi batean, eta oraindik orain euren bizimodua naturari lotuxeago bizi izateko aukera dutenentzat, urtaroek mugatzen zuten, hein handi batean, guztion bizimodua. Dela kosterak hasteko unerik egokienak markatzen zituztelako, edo dela uztak planifikatzeko momenturik onena euren arabera antolatzen zelako, gizakia euren erritmora mugitu izan da.

Globalizazioaren -eta erlijioaren- menpe bizi garen era honetan, aldiz, ematen du urteko lau inflexio puntu horiek bakar batean bildu ditugula: abendu-bukaera eta urtarril-hasieran. Bat-batean, urte osoan zehar ezer kontatu ez diogun horri telefono dei bat egiteko, sms bat jartzeko edo tweet bat idazteko beharrizanak harrapatzen gaitu. Edo bestela, sekula zapalduko ez diren gimnasioetako bonoak erosteko egarriak, edo estankorako bidea ahaztuko dugunaren urteroko promesa hutsalak.

Baina gisa horretako huskeriak alde batera utziz, benetako katarsia irailean bizi dugu gizakiok. Abuztuak suposatu duen impasse horren atzetik, urtero, bizi berri bati ekiten diogu, ardura, neke eta buruko minei atea berriro parez pare irekiz.

Saiatuko gara uda apurtxo bat tenkatzen. Eguraldiak laguntzen duenetan ilunabarrak luzatuko ditugu, ondorioz beranduxeago afalduz. Edo, askok, jertsea aterako dugu kalera arratsaldeetan, lepotik eramateko bakarrik izango dela uste badugu ere. Edo, zenbaitek, opor egunen bat irailaren lehenengo asterako gordeko dugu, 5-7 eguneko bidaia express bat ere antolatzeraino. Baina badakigu, dagoeneko, ezer ez dela berdin izango.

Bai, atera dugu argazkiren bat edo beste udaldian joandako lasaitasun une haiek betiko artxibatzeko, noizbehinka euretara txangotxoak egin nahiko bagenitu bezala. Baina hain zaila izanik argazkiak islatzen duen une konkretu horretako espiritua harrapatzea, zer esan abuztu osoko espiritua harrapatuko duen amarauna diseinatzeaz.

Ezinbestean, collage bat sortu nahiko genuke bizi izan dugun guztia leku bakar batean gordeta edukitzeko, eskuragarri. Baina, zorionez, ezinezkoa da; beti zerbait ahaztuko litzaiguke gure ahalegin horretan. Eta hobe da horrela… Izan ere, modu horretan ez daukagu gertatu dena zehatz-mehatz gogoratu beharrik: denbora igaro ahala une horiek burura ekartzen ditugun bakoitzean argazki bat sortuko dugu, irudi bat, hurrengoan sortuko dugunaren antzekoa baina desberdina.

Arnold Newman apartak, nik baino lehenago, esan zuen argazkia ez dela egiazkoa. Areago, errealitatearen irudipen bat baino ez dela, eta irudipen horrekin joango garela gure barne-mundua eraikitzen.

Bada, ehun aldiz 2012ko uda bero eta lehor hartaz gogoratzen garenean, jada, ez gara bizi izandako udaz oroituko, ehun argazki antzeko baina desberdinekin sortutako meta-argazkiaz baizik. Gainera, guk nahiago dugun eran editatuko dugu, Photoshop-en egin ohi dugun bezala.

Lomografia adituentzat utziko dugu… edo, bestela, Fnac-eko kide eta azken joeren jarraitzaile den edozein gafapasta ipurtarinentzat.

Ego dixi.

Advertisements

Eztabaida

2 thoughts on “Iraileko katarsia

  1. Oso ona, igarten da inspirazinue etxien dakozule!

    Posted by Anonimoa | 2012/09/05, 9:44 pm
  2. Proiektu polita ematen du. Aurrera!!

    Posted by Josu | 2012/09/05, 11:07 pm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Bisitak orain arte:

Un porrón de visitas

ALTER ETA EGO 2.0:

Ego sum:

Egok kontenplaziozko bizitza maite du. Bizimodua hortik atera nahiko luke baina, momentuz, ezin du. Hala ere, lasai bizi da, denbora bere alde baitu. Barrukoa askatzeko idazten du.

Alter sunt:

Mr. Chopski psikoanalista da, ogibidez. Errealitatea behatu, interpretatu eta aztertu egiten du, hausnarketarako bideak irekiz. Behatzaile pasiboa da.

Mr. Kaplan trilero bat da, artista bat. Errealitatea desitxuratu, eraldatu eta manipulatu egiten du, begizta gorri eta guzti eskaintzen digularik. Friki aktiboa da.

Artxiboa: